El Baix Maestrat Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Vinaròs hiriburua duena. Iparraldean Montsià eta Matarranya ditu, ekialdean Mediterraneoa, hegoaldean Plana Alta eta mendebaldean Alt Maestrat eta Ports.

Baix Maestrat
 Espainia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaCastelló / Castellón
HiriburuaVinaròs
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak40°28′15″N 0°28′29″E / 40.4708°N 0.4747°E / 40.4708; 0.4747
Map
Azalera1.221,32 km²
MugakideakAlt Maestrat, Plana Alta, Ports, Montsià eta Matarraña (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria84.062 (2022ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea68,83 bizt/km²
Hizkuntza ofizialakatalan

Eskualde ofizialak 18 udalerri ditu, 1221,40 km²ko azalera du eta 2008an 83.971 biztanle zituen.

Udalerriak aldatu

Udalerria Biztanleria Azalera Dentsitatea
Alcalà de Xivert 7.884 167,60 47,04
Benicarló 26.381 47,90 550,75
Càlig 2.170 27,50 78,90
Canet lo Roig 897 68,70 13,05
Castell de Cabres 18 30,70 0,58
Cervera del Maestrat 748 93,20 8,02
la Jana 830 19,50 42,56
Peníscola 7.560 79,00 95,69
la Pobla de Benifassà 299 136,00 2,19
Rossell 1.217 74,90 16,24
la Salzadella 855 49,50 17,27
Sant Jordi 982 36,50 26,90
Sant Mateu 2.162 64,60 33,46
Sant Rafel del Riu 551 21,10 26,11
Santa Magdalena de Polpís 874 66,50 13,14
Traiguera 1.704 59,80 28,49
Vinaròs 27.912 95,50 292,27
Xert 927 82,50 11,23

Azpieskualde historikoak aldatu

 
Baix Maestrat "eskualde historiko-naturala" Emili Beüten proposamenaren arabera.

Egungo eskualdean hiru azpieskualde historiko-natural bereiz daitezke:

Aldi berean, gaur egun erabiltzen den banaketan beste eskualde batzuetan dauden udalerri batzuk Baix Maestrat historikokoak dira, 1934ko Emili Beüten proposameneko mapan ikus daitekenez:

el Sénia aldatu

Sénia ibaiaren beste aldean administrazioz Katalunia hasten da; aldiz, bi eskualdeen artean mota guztietako harreman oso estuak daude. Zenbait herrik auzoak beste aldean dituzte; la Sénian ibaiaz beste aldean les Cases del Riu auzoa dago, Rossell udalerriaren barruan eta kontrako bidean Sant Rafel del Maestraten, ibaia zeharkatuta, el Castell etxagunea dago, Ulldeconan.

Horren ondorioz Katalan Herrien independentzia defendatu dutenen artean bi administraziotan banatutako udalerri batzuek osatuko zuten eskualdearen proposamena egin zuten, el Sénia izena eramango zuena[1]. Hauexek izango ziren eskualdea osatuko zuten udalerriak: Montsiàko Alcanar, Freginals, la Sénia eta Ulldecona; eta Baix Maestrateko Benicarló, Càlig, Canet lo Roig, Castell de Cabres, la Jana, la Pobla de Benifassà, Peníscola, Rossell, Sant Jordi, Sant Rafel del Riu, Traiguera eta Vinaròs.

Horrez gain, Sénia ibaiaren inguruan zenbait egitura ari dira lanean, inportanteena Taula del Sénia izeneko mankomunitatea, Ports eta Matarranyako udalerri batzuk ere batzen dituena[2].

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.