Bahraingo Nazioarteko Zirkuitua

Bahraingo Nazioarteko Zirkuitua, Sakhir ere deitzen dena, autodromo bat da eta Manama hirian kokatzen da Bahraingo Emirerrian; gaur egun 1 Formulako Bahraingo Sari Nagusiaren egoitza da.

Bahraingo Nazioarteko Zirkuitua
Kokapena
Estatu burujabe Bahrain
Bahraingo muhafazahHegoaldeko eskualdea
Koordenatuak26°01′57″N 50°30′38″E / 26.0325°N 50.510555555556°E / 26.0325; 50.510555555556
Map
Historia eta erabilera
Bahraingo Sari Nagusia
Dimentsioak5.412 (luzera) m

Zirkuitua Bahrainen eraikitzearen ideia, 1 Formularen lasterketak bertan burutzeko, Salman bin Hamad Al Khalifa printzeak bultzatu zuen. Printze oinordekoa motor-kirolen zale handi bat da. Zirkuituaren antolatzaileek ez zuten uste zirkuitua amaituta egongo zenik 2004ko sari nagusirako, eta Bernie Ecclestoni 2005 arte denbora eskatu zioten, baina Ecclestonek ez zien denbora eman eta 1 Formularen lasterketa 2004an ospatu zen, nahiz eta zirkuitua ez zen guztiz amaitu ordurako.

Hermann Tilkek diseinatu zuen zirkuitua eta 150 milioi dolar kostatu zuen.

Irabazleak aldatu

Urtea Pilotua Taldea
2004   Michael Schumacher Ferrari
2005   Fernando Alonso Renault
2006   Fernando Alonso Renault
2007   Felipe Massa Ferrari
2008   Felipe Massa Ferrari
2009   Jenson Button Brawn
2010   Fernando Alonso Ferrari

Kanpo estekak aldatu