Bagare

abestia Gontzal Mendibil eta Bittor Kapanagarena

Bagare Gontzal Mendibil eta Xeberriren abesti bat da. 1976an Zaurietatik dario diskoan agertu zen lehendabizikoz. Euskalki ezberdinetan bagara hitzak dituen aldaerak hitz-joko batean erabiliz, euskararen eta euskaldunen arteko batasunaren aldeko mezu argia du kantak. Honela hasten da:

Bagare
Gontzal Mendibilen, Xabier Castillo Miotaren eta Kerobiaren musika-lana
Egilea(k)Gontzal Mendibil, Xabier Castillo Miota eta Kerobia
Argitaratze-data1976
IzenburuaBagare
Ezaugarriak
Genero artistikoaprotesta abestia
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daZaurietatik dario (albuma)
HitzakBittor Kapanaga
Bestelako lanak
MusikagileaGontzal Mendibil
« Araban bagare

Gipuzkun bagera
Xiberun bagire
ta Bizkaian bagara
Baita ere, Lapurdi
ta Nafarran.

Guztiok gara euskaldun
guztiok anaiak gara
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera ...

»

Bittor Kapanagak eta Gontzal Mendibilek elkarrekin sortu zuten, 1974ko abenduan Otxandiotik gertu dagoen Aramaioko Oleta auzoko Apieta baserrian: Kapanagak jarri zizkion hitzak, eta Mendibilek musika.[1][2]

Erreferentziak aldatu

  1. Mendibil, Gontzal. (2019). Bittor eta biok. edicionesbeta.com, 58 or. ISBN 978-84-17634-29-2..
  2. Luis ARANBERRI MENDIZABAL Amatiño: «Araban bagare», Amatiño bloga, 2011-06-23.

Kanpo estekak aldatu

Kanpo estekak aldatu