Babrak Karmal (Kamari, Kabul probintzia, Afganistan, 1929ko urtarrilaren 6a - Mosku, Errusia, 1996ko abenduaren 3a) afganiar politikaria izan zen eta Afganistango Alderdi Demokratiko Popularraren (marxista-leninista) sortzaileetako bat. 1979ko abenduan, sobietar armadak Afganistan inbaditu eta Hafizullah Amin presidentea hil eta gero, Karmal erbestealditik itzuli zen herrialdearen agintea hartzeko. Berehala Afganistango gerra hasi zen. Gerra gehiegi luzatzen ari zela eta, Mikhail Gorbatxovek kargutik kentzea erabaki zuen. Beraz, 1986ko azaroaren 24an, gaixorik zegoelako aitzakiarekin, lehendakaritza utzi zuen. Ondoren Moskun bizi izan zen eta han hil zen, gibeleko minbiziz, 1996ko abenduaren 1ean[1] edo 3an.

Babrak Karmal
Chairman of the Revolutionary Council of Afghanistan (en) Itzuli

1979ko abenduaren 27a - 1986ko azaroaren 24a
Afganistango Lehen Ministroa

1979ko abenduaren 27a - 1981eko ekainaren 11
Hafizullah Amin (en) Itzuli - Sultan Ali Keshtmand (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKabul1929ko urtarrilaren 6a
HerrialdeaAfganistango Erresuma
Afganistango Errepublika
HeriotzaMosku1996ko abenduaren 3a (67 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Hezkuntza
HeziketaKabulgo Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa People’s Democratic Party of Afghanistan (en) Itzuli

IMDB: nm0439733 Find a Grave: 154289877 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

  1. Ex-Afghan Communist Leader Babrak Karmal Dies at Age 67 The Washington Post, 1996ko abenduaren 6a

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Babrak Karmal