Bañez Artazubiaga jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Arrasaten. Kultur Intereseko Ondasun

Bañez Artazubiaga jauregia Gipuzkoako Arrasate udalerriko jauregi bat da. Iturriotz kalean dago, Arrasateko Alde Zaharran.

Bañez Artazubiaga jauregia
Kultura ondasuna
Erdialdea (Arrasate)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaArrasate
Koordenatuak43°03′54″N 2°29′27″W / 43.065°N 2.49086°W / 43.065; -2.49086
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001525
10

Historia aldatu

XVI. mendean Asensio Bañezek harlanduz egina, burdin landuzko eta eskulanezko molde eta erliebeak ditu.

Eraikina aldatu

Balkoi nagusian zintzilik dagoen armarria nabarmena da oso, sugarretan dauden bi aizkora dituzten bi esku dorre bati su emanez agertzen baidira. Armarriko idazkia latinez dago: “pro nostri generis libertate combusta”, geure leinuaren askatasunaren alde errea, Juan Bañezen jokaerari aipamen eginez, Oñatiko Jaunaren nahiei men egin ez, eta Bedoñako bere Artazubiaga dorretxeari su eman baitzion. Ate nagusiko dintelean honako idazkia irakur daiteke: “Solus Labor Parit Virtutem; Sola Virtus Parit Honorem” (Lana bakarrik da Bertutearen iturburua; Bertuteak bakarrik sor dezake Ohorea)

Kanpo estekak aldatu