BMW M3 BMW enpresak egindako autoa da. Lehen BMW M3 autoa 1986an merkaturatu zen, "E30" modeloa oinarri hartuz baina kanpoko izaera alde deportiboago baten pentsatuz. Lau zilindroko motorra zuen, 16 balbulekin eta 195 zaldi-potentziekin, geroago 238 zaldi-potentziara igo zioten motorraren errendimendu maximoa lortuz.

BMW M3
EkoizleaBMW
MarkaBMW (en) Itzuli
Ekoizpen urteak1986-egun
Karrozeria2 ateko Coupé
2 ateko kabriolet
2 ateko sedan
Luzera4.345 milimetro

Bigarren M3-aren belaunaldia 1992an kaleratu zen.Sei zilindroko propultsatzaile bat izanez, 286 zaldi-potentzia ematen zuen 3.000 cc zilindradarekin.Urte batzuk geroago 1996an hain zuzen ere, 3200cc-ko zilindradako motorra sartu zioten modelo honi eta hori esker 320 zaldi-potentziako emaria zuen.

Hirugarren M3-aren belaunaldia 2000an fabrikatzen hasi zen eta 2001ean kaleratu zuten. Belaunaldi honen basea,dagokionez,"E46" modeloaren oinarria hartu zuten.Honek ere sei zilindroko motorra zuen linea zuzenean 343 zaldi-potentzia emanez.Auto honen motorraren aurrerakuntza batzuk egiteko Formula 1-eko autoan oinarritu ziren.Geroago,2004ean modelo honen eguneraketa bat izan zen "CSL" siglak gehituz (Coupe Sport Light), baina honek 360-ko zaldi-potentziako emaria edukiz.

Laugarren M3-aren belaunaldia eta oraintxe merkaturatuta dagoena,2007ko udazkenean argitaratu zuten baina Frankfurteko auto-esposizioan ikusi zen bertsio finala. Hemen ere eta aurrez ikusi dugun bezala,beti izaten dute oinarri marka berbereko coupe bat eta aldaketak izanez M3 ateratzen da.Kasu honetan "E92" erabili dute eta belaunaldi hau izango da "v" itxurako motorra merkaturatuko duen M3-a,8 zilindro "V" itxuran eta 420 zaldi-potentzia emanez. Modelo honek Formula 1-eko BMW Sauberrekin konpartitzen ditu material eta motorraren osagai asko.

Kanpo estekak aldatu