BK Frem, Boldklubben Frem edo BK Frem København Danimarkako futbol taldea da, Kopenhage hiriburukoa. 6 Liga eta 2 kopa irabazi ditu, gaur egun ordea Danimarkako 4 eta 5 mailaren artean ari da jokatzen.

Boldklubben Frem
Sorrera1886
Futbol zelaiaValby Idrætspark
edukiera: 12.000 lagun
PresidenteaClaus Mohrhagen
EntrenatzaileaHenrik Gundersen
LigaDaniar 2. maila (3.a)
2016-175.a
Webguneahttp://www.bkfrem.dk/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Akademisk BK taldearen aurkako partida, 1940an.

Historia aldatu

Kopenhageko Valby-Sydhavnen auzoan fundatu zen 1886. urtean Fremskridtsklubbens Cricketklub izenarekin. Gobernuarekiko oposizioan zeuden gazteek antolatu zuten kirola eta ekintza politika uztartuz. Hasiera hartan cricket taldea izan zen baina 1887. urterako futbol taldea sortu zuen eta izena Boldklubben Frem, stiftet af Fremskridtsklubben izatera pasa zen (literalki, baloia aurrera kluba, Klub Aurrerakoiak sortua)

Historian zehar 6 Liga eta 2 Kopa irabazi ditu, garairik onenak 30. eta 40. hamarkadak izan zituelarik. Azkenengo titulua 1978ko Kopa izan zuen. 1997. urtean diru arazoak zirela eta maila gorena galdu zuen, eta 2010. urtean ere dirurik gabe gelditu denez Danimarkako 5. mailara eraman dute taldea.

Palmaresa aldatu

  • Liga (6): 1923, 1931, 1933, 1936, 1941 eta 1944
  • Kopa (2): 1956 eta 1978

Liga eta Kopa sortu aurreko txapelketa ez ofizialak:

  • Danimarkako txapelketa (1890-1903): 1902
  • Kopenhageko txapelketa (1903-1936): 1904, 1923 eta 1933
  • Kopenhageko Kopa (1910-1953): 1927, 1927, 1938, 1940, 1943, 1946

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

BK Fremek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1967-68 Ferien Kopa 1. itzulia Frem
Athletic
0-1
3-2
Athletic
Frem

Kanpo estekak aldatu