B5 bitamina

konposatu kimiko

B5 bitamina edo azido pantotenikoa (C9H17NO5) formula duen bitamina hidrosolugarria da, prozesu metabolikoetan garrantzia handia duena.

B5 bitamina
Formula kimikoaC9H17NO5
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CC(C)(CO)[C@@H](O)C(=O)NCCC([O-])=O
MolView3D eredua
MotaAzido karboxiliko
Ezaugarriak
Fusio-puntua183,83 °C
Irakite-puntua551,5 °C
Masa molekularra219,110673 Da
Erabilera
RolaB taldearen bitaminak eta primary metabolite (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
1
2
0
Identifikatzaileak
InChlKeyGHOKWGTUZJEAQD-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia599-54-2
ChemSpider963
PubChem988
Reaxys1727062
Gmelin7916
ChEBI775395
ChEMBLCHEMBL2110806
EC zenbakia209-965-4
ECHA100.009.061
MeSHD010205
Human Metabolome DatabaseHMDB0000210
KNApSAcKC00001550
UNII66Y94D1203
KEGGD07413 eta C00864

A koentzimaren sorreran parte hartzen du bitamina honek. A koentzima funtsezko molekula da hainbat prozesu metabolikoetan, besteak beste Krebs zikloan eta gantz azido, kolesterol eta azetilkolinaren biosintesi-prozesuetan. Ulertzekoa denez, azido pantoteniko gabeziak hamaika ondorio kaltegarri ekartzen ditu, bide metaboliko asko hanka-motz geratzen direlako.


Janari-iturriak aldatu

B5 bitamina janari ugaritan dago. Besteak beste, arrautzetan, okelan, zerealetan, esnean, e.a. Elikagai askotan dagoenez, gizakiak ez du normalean bitamina honen gabeziarik.


Beharrizanak eta gabezia aldatu

Gomendatutako eguneroko dosia adinaren arabekoa da: 2 mgr-tik umeengan 6 mgr-ra helduengan.

Bitamina honen gabezia arraroa da, muturreko barauetan besterik ez baita agertzen. B taldeko beste bitaminen ezaren antzeko sintomak eragiten ditu: astenia, azaleko gaitzak (dermatitis...), nerbio-sistemaren kalteak (insomnioa, karranpak...), digestio-aparatuarenak (sabeleko mina, okadak...), oinetako sentikortasuna eta immunitate-sistemaren ahultzea (bitamina hori antigorputzak sortzeko ezinbestekoa baita).


Erabilera terapeutikoa aldatu

Xanpu batzuek azido pantotenikoa dute, eta baita aknearen aurkako zenbait pomadak ere. Bigarren kasu honetan, hala ere, ez daude guztiz frogatuak B5 bitaminaren onurak aknearen tratamenduan

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu