Azpelar

landare espeziea, udazkenean loratzen da

Azpelarra (Colchicum autumnale) Colchicaceae familiako lorea da. Azafraiaren antzekoa baina jateko oso desegokia, toxikoa, izan ere koltxizina izeneko toxina sortzen du[1]. Udazkenean loratzen da

Azpelar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLiliales
FamiliaColchicaceae
GeneroaColchicum
Espeziea Colchicum autumnale

Deskribapena aldatu

Landare belarkara eta bizikorra da, 25 cm-ko altuera hartzen duena.

Loreak 4-7 cm luzera duten sei petalo morez osaturik daude. Barnean sei estamin laranja ditu. Polinizatzeko orduan obarioa lur azpian aurkitzen da[2].

Hedadura eta habitata aldatu

Europa guztian hedaturik dago, erdialdean eta mendebaldean bereziki. Britainia Handian eta Irlandan ere bai[3]. Azken urteetan Suedian eta Errusian ere naturalizatu dela ikusi da, eta baita Zeelanda Berrian ere[4].

Altuera handiko zelai hezeetan aurkitzen da.

Erabilera aldatu

 
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Erraboil itxurako bere kormoak koltxizina du, hezueri eta Mediterranear sukarra sendatzeko erabiltzen dena.[5]

Landareen ekoizpenean ale poliploideak ekoizteko ere erabiltzen da koltxizina.

Toxikotasuna aldatu

Koltxizina landarearen atal guztietan aurkitzen da, beraz dena kontsideratzen da pozoitsua. Hartz-baratxuriaren (Allium ursinum) antza badu eta animalia belarjaleek nahastuta jan dezakete[6]. Bereziki kaltegarria da felidoentzat.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) S.L., Botanical-online. «¿El azafrán silvestre se puede comer?» www.botanical-online.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-05).
  2. Parnell, J. and Curtis, T.. (2012). Webb's An Irish Flora. Cork University Press ISBN 978-185918-4783..
  3. «Colchicum autumnale - Burke Herbarium Image Collection» burkeherbarium.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  4. (Ingelesez) «Plants of the World Online | Kew Science» Plants of the World Online (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  5. BBC News. (2008-01-19). Medicinal plants 'facing threat'. .
  6. «Vsak dan prvi - 24ur.com» www.24ur.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).

Kanpo estekak aldatu