Azimut arabieratik datorren hitz bat da, "as-sumut" hitzetik hain zuzen ere (norabidea, zenita; as-sumten plurala. Hitz honen esanahiak berezitasun batzuk ditu, erabiltzen den arloaren arabera.

Zeru-koordenatu ekuatorial eta horizontalen irudikapen grafikoa. Irudian azimuta oraintsu arte astronomian neurtu den eran agertzen da, hegotik hasita. Gaur egun, astronomian ere, azimuta iparretik hasita neurtzen da sarritan.

Astronomia aldatu

Astronomian, azimuta, ostertzean neurtutako angelua da, Iparraldea puntu kardinalak eta astroaren proiekzio bertikalak ostertzean eratzen dutena. Astronomian, graduetan neurtzen da Hegoaldetik, Hegoalde-Mendebalde-Iparralde-Ekialde norantzan, graduetan, honako balio hauek dagozkielarik: Hegoaldea 0º, Mendebaldea 90º, Iparraldea 180º eta Ekialdea 270º. Proiekzio bertikal bezala, zenit eta astrotik igarotzen den zirkulu maximoak ostertzarekin duen mozketa ulertzen da.

Bi koordenatu horizontaletako bat da, bestea altuera delarik. Altuera eta azimuta, begiralearen posizioaren araberako koordenatuak dira. Hau da, une berean, astro bat koordenatu horizontal ezberdinpean ikusia dela munduko toki ezberdinetan aurkitzen diren begirale ezberdinengatik. Honek, aipaturiko koordenatuak tokikoak direla esan nahi du.

Nabigazioa aldatu

 
Azimut zirkularra

Itsas nabigazioan, azimuta iparralde puntu kardinaletik neurtzen da, erloju orratzen zentzuan 0ºtik 360ºrarte eta Benetako azimut (Azv) deitzen da. Azimuta, magnetikoa izango litzateke, iparralde magnetikoarekiko neurtzen bada (Azm) edo azimut konpasa (Azc) ingelesez compass, iparrorratzaren iparraldeko puntutik abiatuta neurtzen bada. Aire nabigazio karten kasuan, non azimut magnetikoa erabiltzen den, norabide deritzo.

Azimutak, benetako iparraldetik neurtzen hasita aldatu

Laburdura Puntua Azimut
I (N) iparraldea
IIE (NNE) ipar-ipar-ekialdea 22,5°
IE (NE) ipar-ekialdea 45°
EIE (ENE) eki-ipar-ekialdea 67,5°
E (E) ekialdea 90°
EHE (ESE) eki-hego-ekialdea 112,5°
HE (SE) hego-ekialdea 135°
HHE (SSE) hego-hego-ekialdea 157,5°
H (S) hegoaldea 180°
HHM (SSW) hego-hego-mendebaldea 202,5°
HM (SW) hego-mendebaldea 225°
MHM (WSW) mendebal-hego-mendebaldea 247,5°
M (W) mendebaldea 270°
MIM (WNW) mendebal-ipar-mendebaldea 292,5°
IM (NW) ipar-mendebaldea 315°
IIM (NNW) ipar-ipar-mendebaldea 337,5°
N iparraldea 360°

Kartografia aldatu

Kartografian, azimuta, aurreko kasuetan bezala, iparralde puntu kardinaletik abiatuta neurtzen da.

Iparralde geografikotik abiatuta, erloju orratzen zentzuan neurtutako norabidearen angelua da. Puntu batetako azimuta ekialderantz 90 gradukoa da, eta 270 gradu sexagesimalekoa mendebalderantz. Azimut hitza, iparralde geografikoa denean bakarrik erabiltzen da.

Iparralde magnetikotik abiatuta kontatzen hasten denean, norabide edo azimut magnetiko deitzen zaio. Geodesian edo topografia geodesikoan, azimutak, triangelaketa sistema baten orientazioa zehazteko balio du.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu