Azido fosfatidikoa fosfoglizeridoen oinarria osatzen duen lipidoa da. Bi gantz azidok, glizerina molekula batek eta fosfatoak osatzen dute. Molekula anfipatikoa da, hau da, zati hidrofilo bat eta zati hidrofobo bat ditu.

Azido fosfatidikoaren egitura: bi gantz azido (urdinez eta berdez), glizerina bat (beltzez) eta fosfatoa (gorriz).

Egitura eta deribatuak aldatu

Glizerinak dituen hiru hidroxilo taldeak esterifikazioz lotzen zaizkio bi gantza azidoei eta fosfatoari. Azken hau aldi berean aminoalkohol bati lotuko zaio, fosfodiester lotura eratuz eta horrela Fosfoglizerido molekula bat eratuko da.

Biosintesia aldatu

Glukolisian bitartekaria den dihidroxiazetona-fosfatoa (triosa bat) erreduzitu eta glizerol 3-fosfatoa eratzen da.

 

Ondoren glizerinak aske dituen bi hidroxilo taldeetan gantza azidoak gehitzen zaizkio.

 

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu