Ayutthayako Erresuma (thailandieraz: อาณาจักรอยุธยา) siamdar erresuma izan zen, 1351 eta 1767 artean iraun zuena. Ayutthaya atzerritar merkatarientzako leku aproposa izan zen, hasieran txinatar, vietnamdar, portugaldar, indiar, japoniar, korear eta persiarrentzat eta, geroago, espainiar, herbeheretar, ingeles eta frantziarrentzat. Hauek Ayutthaya hiriburuko harresietatik gertu bere herrixkak sortu zituzten.

Ayutthayako Erresuma
อาณาจักรอยุธยา
1351 – 1767
Monarkia absolutua
Ayutthayako Erresuma bandera

Ayutthayako Erresuma armarria

Eskualdea 1540 inguruan
Geografia
HiriburuaAyutthaya (1351–1463)

Phitsanulok (1463–1488)
Ayutthaya (1488–1666)
Lopburi (1666–1688)

Ayutthaya (1688–1767)
Kultura
Hizkuntza(k)Suphanburi dialektoa
ErlijioaTheravada Budismoa (gehiengoa)
Historia
Aurrekoak
Lavoko Erresuma
Sukhothaiko Erresuma
Nakhon Si Thammarateko Erresuma
Ondorengoa
Thonburiko Erresuma

XVI. mendean, atzerritar merkatari hauen esanetan, Ekialdeko hiririk handienetariko eta aberatsenetariko bat izan zen. Narai erregearen (1656–1688) Gorteak lotura estuak zituen Luis XIV.a Frantziakoarenarekin eta, honen enbaxadoreen esanetan, Ayutthaya hiriak Parisaren antzeko tamaina zuen.

1550 inguruan, Erresumak zenbait hiri-estatu basailu zituen Malaysiako penintsulan, Sukhothain, Lan Nan, Birmanian eta Kanbodian.[1] Hedapen honi esker, historiografian garai honi batzuetan "Ayutthayar Inperioa" diete.

Atzerritar kroniketan, Ayutthayari Siam zioten, baina bertokoek bere buruei Tai eta bere erresumari Krung Tai (thailandieraz: กรุงไท) edo 'Tai herria' (กรุงไท) zieten.

Ayutthaya leinuko errege-erreginen zerrenda aldatu


Aztarnategi arkeologiko nagusiak aldatu

Izena Irudia Eraikitze
data
Eraikitzailea(k)
Wat Chai Watthanaram   1630 Prasat Thong erregea
Wat Mahathat   1374 Borommarachathirat I.a erregea
Wat Phanan Choeng   1324
Wat Phra Si Sanphet   1350 Ramathibodi I.a erregea
Wat Ratchaburana   1424 Borommarachathirat II.a erregea
Wat Lokaya Sutharam   1452 Intharacha erregea
Wat Phra Ram   1369 Ramesuan erregea
Wat Phutthaisawan   Ayutthaya sortu baino lehen. Ramathibodi I.a erregea
Wat Thammikarat   Ayutthaya sortu baino lehen. Lavoko erregea

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Hooker, Virginia Matheson. (2003). A Short History of Malaysia: Linking East and West. St Leonards, New South Wales, AU: Allen & Unwin, 72 or. ISBN 1-86448-955-3..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Thailandiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.