Ayoluengo

Burgosko probintziako herria

Ayaluengo Burgosko probintzian dagoen Sargentes de la Lora udalerrian dagoen herrixka da, Páramos eskualdean, Gaztela eta Leongo erkidegoan.

Ayoluengo
gune populatua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
Posta kodea09145
Geografia
Koordenatuak42°44′53″N 3°51′58″W / 42.748055555556°N 3.8661111111111°W / 42.748055555556; -3.8661111111111
Map
Demografia

Historia aldatu

Oso herri zaharra da. 1141ean bere lurrak Alfontso VII.a Gaztelakoak San Martín de Quintanilla de Escalada monasterioaren eskuetan jarri zituen; gaur egun desagertuta dago.

Kokapena aldatu

La Lora eskualdean dago, Burgostik 65 bat kilometrora. 700 hektarea inguru ditu eta populatutako nukleoa itsas mailatik 1031 metrotan dago.

Biztanleria aldatu

2019an, 9 biztanle zituen. 50 ingurura iristen da udako hilabeteetan.

Ondarea aldatu

  • San Mamés eliza: jatorri erromanikoa du. Kanpandorrea 1641ean altxatu zen.
  • La Cabaña trikuharria: La Lorako multzo megalitikoan sartua izan da.
  • Armarria duen etxe bat.

Ingurumena aldatu

Garrantzi handiko pagadiak daude.

Bertan jaiotakoak aldatu

  • Segundo Arce Manjón (Ayoluengo de Lora, 1880 - Tabernas, 1936).

Petrolio-hobia aldatu

Ayoluengoko petrolio-hobia Espainiako petrolio-instalazio bat izan zen. 1967tik 2017ra egon zen aktibo, eta aldi horretan Espainian jardun zuen petrolio-hobi bakarra izan zen. Ekoizpen-ahalmena, ordea, mugatua izan zen.[1] Gaur egun, barruti zaharra itxita dago, eta Interes Kulturaleko Ondasun gisa katalogatuta dago, multzo etnologiko kategoriarekin.

Erreferentziak aldatu

  1. Marín Quemada 1978, 134 orr. .

Kanpo estekak aldatu