Axuri beltza

Euskal folkloreko dantza

Axuri beltza emakume dantza eta abesti herrikoia da. Dantza honen jatorria Nafarroako Zaraitzuko Jaurrieta udalerrian dago[1].

Axuri beltza
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaJaurrieta
Ezaugarriak
Genero artistikoakopla handia

Juan Antonio Urbeltz nafar folkloristak Zaraitzu haraneko Jaurrietako emakumezkoen Axuri dantza eta Baztan haraneko Lekaroz udalerriko Zikiro Beltza doinua uztartu edo elkartu zituen. Bernardo eta Jose Estornes anai argitaratzaile eta jakintsuek Urbeltzi jadanik Azkueren Antzinako Euskal Kantutegian jasoa zegoela erran zioten.

Axuri zuria

Horrela, aspaldiko legez 1969ko maiatzaren 4ean Donostiako Victoria Eugenia antzokian Argia Dantza Taldearen eskutik estreinatu eta berreskuratu zen, Juan Antonio Urbeltz-en ikerketei esker.

Hitzak aldatu

Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.

Festan dabiltza salto ta brinko
pozez ertenik plazara
guk ere parte hartu nahi degu
eta bagoaz dantzara.

Aupa mutilak, aupa neskatxak
baztertu barruko lotsa
alaitasunez poztu ditzagun
gorputza eta bihotza.

Erreferentziak aldatu

  1. http://www.diariovasco.com/20090505/cultura/axuri-beltza-cumple-anos-20090505.html "En 1967, mientras recogían las danzas de Otxagabia, al folklorista navarro Juan Antonio Urbeltz y a Marian Arregi -entonces novia, poco después esposa y siempre estrecha colaboradora- les llamó mucho la atención una referencia a una danza cantada de Jaurrieta -una danza «de mozas»- que encontraron en unos folletos sobre los valles de Roncal y Salazar editados por la Editorial Auñamendi. Los sabios editores, Bernardo y José Estornés Lasa, les facilitaron nuevas pistas indicándoles que habían tomado la referencia del cancionero de Azkue, donde figuraba con el título de Axuri beltza."

Kanpo estekak aldatu