Aviron Bayonnais (arrauna)

Artikulu hau Arraun taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aviron Bayonnais elkartea».


Aviron Bayonnais Baionako kirol elkartea da. Arraunketa elkarte bezala hasi bazen ere errugbi taldearengatik da ezaguna. Futbol taldea ere badu.

Aviron Bayonnais
Sorrera 1904
Herria Euskal Herria Baiona, (Lapurdi)
Kolorea(k)           urdin argia eta zuria
Trainerua ez
Webgunea www.avironbayonnaisaviron.fr

Historia aldatu

Baionako arraun talde zaharrena 1875ean sortu zen, Société Nautique de Bayonne. 1904an ordea banaketa gertatu zen eta Aviron Bayonnais ("Baionako arrauna") taldea sortu zen.

Hasierako urteetan yola ontziarekin emaitza bikainak lortu zituen, 1905 eta 1906ko Frantziako txapelduna eta Donostiako Erregeraren Kopak irabazi baitzituen. Hurrengo urteetan yola eta aulki mugikorrean Frantziako hainbat txapelketa irabazi zituen. Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan emakumezkoen ontzien txapelak iritsi ziren.

1990. hamarkadan arraunlari handi batek hartu zuen klubaren ordezkaritza, Laurent Irazustak hain zuzen ere. 1990 eta 1991eko munduko txapelketetan dominak eskuratu zituen.

Kanpo estekak aldatu