Auzo gorri, barruti gorri edo eremu gorri bezala, prostituzioa eta sexuaren industriarekin zerikusia duten beste negozio batzuk kontzentrazen diren auzo, barruti edo eremuei deritze. Izenaren jatorri batzuk ezagutzen dira, 1890eko hamarkadan datatuak daudenak AEBetan, argi gorrien erabilerarekin zerikusia dutenak, bezeroek bertan zeuden negozioen izaera identifika zezaten.

Auzo gorria Amsterdamen

Japonian auzo gorriei erreferentzia egiteko hitzetako bat akasen (japonieraz: 赤線?) da, literalki "lerro gorria" esan nahi duena, honen jatorriak, itxuraz behintzat, mendebaldeko hitzekin zerikusirik ez duelarik. Aosen (japonieraz: 青線?) hitza ere erabiltzen dute, "lerro urdina" esan nahi duena, legez kanpoko negozioak egiten diren barrutientzako. Kultura ezberdinetan, auzo gorriak modu ezberdinetan identifikatzen dira, ohikoena "prostituta gunea" delarik (adibideak Hindiz Randi Guli edo Prostituta kalea, Bengaleraz Khanki Para edo Prostituta auzoa).

Latinoamerikako herrialde batzuetan hitzak esanahiz aldatzen du eta gaizkiletza maila handiak dituzten sektoreak adierazten dituzte (kronika gorria izenari erreferentzia eginez)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu