Austin St. John

aktore estatubatuarra

Austin St. John (Roswell, Mexiko Berria, 1974ko irailaren 17a) estatubatuar aktore bat da.

Austin St. John

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJason Lawrence Geiger
JaiotzaRoswell (Mexiko Berria)1974ko irailaren 17a (49 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWashington
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaConcordia University (en) Itzuli
Sunny Hills High School (en) Itzuli
Wilbert Tucker Woodson High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta telebista-aktorea
Izengoitia(k)Austin St. John

IMDB: nm0820613 Allocine: 257027 Allmovie: p225302
Twitter: ASJAustin Instagram: austin_st_john Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Austin arte martzialak ikasten hasi zen, horien artean taekwondoa, judoa, kenpoa eta shenjitoa. Bere kirolik gogokoenetako bat futbola da.

Mundu osoan Mighty Morphin Power Rangers telesailean parte hartu zuelako ezagun egin da. Hasierako ataletik egon zen telesailean, David Yost, Amy Jo Johnson eta Walter Jonesekin batera. Bere pertsonaia Jason Lee Scott zen, eta historiako lehen ranger gorria izan zen. Lehen denboraldia amaitu ondoren telesailetik erretiratu zen, bere tokia Steve Cardenasek hartuz.

Hiru urteren ondoren telesailera itzuli zen, baina ez Ranger gorri bezala, baizik eta urrezko ranger bezala 1996an Power Rangers: Zeon Caterin Suterland, Kania Burrise, Steve Cardenas, Johnni Yong Bosch, Jason David Frank eta David Yostekin batera. Urte bete beranduago berriz agertu zen, oraingoan 1997ko Turbo: A Power Rangers Movie filmean, baina jada ez Power Ranger bezala. Bost urte igaro ondoren Power Rangers: Wild Force izeneko telesail berezi batera itzuli zen 2002an. Parte hartzen duen atalaren izenburua "Betirako gorri" da.

Filmografia aldatu

Telebista aldatu

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
1993–1999 Mighty Morphin Power Rangers Jason Lee Scott / Red Power Ranger 79 atal
1996 Power Rangers: Zeo Jason Lee Scott / Gold Zeo Ranger 17 atal
1998 Exposé Detective Anderson Telefilma
1999 Power Rangers: The Lost Episode Bera / Jason Lee Scott / Red Power Ranger
2002 Power Rangers: Wild Force Jason Lee Scott / Red Power Ranger Forever Red atal

Filmak aldatu

Filma Urtea Pertsonaia
1995 Encyclopedia of Martial Arts: Hollywood Celebrities Bera
1997 Turbo: A Power Rangers Movie Jason Lee Scott

Liburuak aldatu