Aumategi (mendia)

Euskal Herriko mendia
Aumategigaña» orritik birbideratua)

Aumategi edo Saiturri Araba eta Gipuzkoa artean dagoen mendia da.[1] Debagoieneko eta Elgeako mendilerroko mendirik garaiena da. Eskoriatza eta Oñatiko udalerrien lurretan dago, tontorra bera Oñatin badago ere, Barrundia udalerri arabarrarekin duen mugan. Ez da, Debagoienean ohikoa den bezala, kareharrizko mendia. Hau belartsua da. Bertan, Elgeako haize-errota ospetsuen parkea dago.

Aumategi/Saiturri
Datu orokorrak
Garaiera1.191 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′57″N 2°28′52″W / 42.96583°N 2.48111°W / 42.96583; -2.48111
MendikateaElgeako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Mendizaletasuna
Ohiko bideaElgea
MendikatMendikat
Aumategi gaina

Nola heldu aldatu

Mendi hontara ondorengo igoera puntuetatik igo daiteke: Araotz, Larrea, Elgea, Ozeta. (G.)

Arabatik aldatu

Elgeako Elizalde auzotik abiatzen da ibilbiderik laburrena.

Gipuzkoatik aldatu

Inguruko beste mendi askorekin gertatzen den lez, Urizar edo Uxarko bidegurutzetik Lizargarate mendatera heltzea da lehenengo pausua. Haatik, Aumategi ez dagoenez Degurian, ez da gas hodiaren ibilbidea hartu behar, Urbiara doana baizik. Bide hori hartu eta laster, eskuinetarantz, Mugarriluzerantz doan bidexka bat dago. Mugarriluze mendiaren tontorrera iritsi ondoren, denbora guztian ekialderantz joan behar da, handik gutxira, Aumategiko tontorrera iritsi arte.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    (mendia) Aumategi (mendia) (Mendikat)

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa