Auld Alliance Trophy (euskaraz Aliantza zaharraren saria) urtero Sei Nazioen Torneoan Eskozia eta Frantziaren arteko irabazleari eman ohi zaion saria da. Sari berriena da, 2018an ezarri zen.

Auld Alliance Trophy
Sorrera 2018
Taldeak Frantzia Frantzia (4 Kopa)
Eskozia Eskozia (3 Kopa)
Txapelduna Frantzia Frantzia (2024)
Eskozia eta Frantziaren arteko partida.
Auld Alliance garaikurra

Sorrera aldatu

Sariaren izenak Eskozia eta Frantziak mendeetan izan zuten aliantzari egiten dio erreferentzia. 2018an sortu zen Lehen Mundu Gerraren amaieraren mendeurrenean. 1913an gerraren aurretik elkarren artean jokaturiko azken partidako kapitainak Eric Milroy (Eskozia) eta Marcel Burgun (Frantzia) omentzea zuen helburu, biak ala biak Gerra hartan hilak. Garaikurrak honako idazki hau dauka:

In memory of Eric Milroy, Marcel Burgun and all the French and Scottish rugby players who fell during World War I

Palmaresa aldatu

Urtea Hiria (estadioa) Etxekoa Emaitza Kanpokoa  - -Berdin
2018 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 32-26 Frantzia 1 - 0 - 0
2019 Paris (Stade de France)   Frantzia 27-10 Eskozia 1 - 1 - 0
2020 Edinburgh (Murrayfield)   Eskozia 28-17 Frantzia 2 - 1 - 0
2021 Paris (Stade de France) Frantzia 23-27   Eskozia 3 - 1 - 0
2022 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 17-36   Frantzia 3 - 2 - 0
2023 Paris (Stade de France)   Frantzia 32-21 Eskozia 3 - 3 - 0
2024 Edinburgh (Murrayfield) Eskozia 16-20   Frantzia 3 - 4 - 0

Garaipenak aldatu

Taldea Irabaziak Urteak
  Frantzia 4 2019, 2022, 2023, 2024
  Eskozia 3 2018, 2020, 2021

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu