Teoria mikroekonomikoan, aukera-kostua edo hautazko kostua balio bat da, eta erabakiak hartzeko orduan, hautazko kostu onena aukeratzen laguntzen du. Aukeraketa, hautagai esklusiboen artean egin behar da. Onartuz gero aukerarik onena lortu dela, kostu bat edukiko genuke, hurrengo aukera onena hartuz gero izango genituzkeen onurak ez aprobetxatzeagatik. Laburbilduz, aukera bat hautatzeak, beste aukera batzuen irabazi potentziala galtzea ekarriko du.

Eskaintza eta eskariaren diagrama, eskariaren gehikuntzaren ondorioak argitzen dituena

Aukera-kostua, ekonomian kontzeptu gakoa da, ezinbesteko ideia baita baliabide urriak modu eraginkorrean erabiltzeko, eta eskasia eta aukeraren arteko oinarrizko harremana adierazten du. Horrela, aukera-kostuak ez dira diru edo finantza-kostuetara mugatzen: irteerako kostu erreala, galdutako denbora, plazera edo beste edozein prestaziorekin ere bat etor liteke.

Temino hau, Friedrich von Wieser-ek sortu zuen, bere Theorie der gesellschaftlichen Wirtschaft-en (Ekonomia sozialaren teoria, 1914).

Aukera-kostuak produkzioan aldatu

Kostu esplizituak aldatu

Kostu esplizituak, ekoizleen ordainketa monetario zuzen bat inplikatzen duen aukera-kostuak dira. Produkzio-faktorearen aukera-kostu esplizitua, ekoizleak ordaindu beharreko prezioa izango da.

Esate baterako, enpresak 100 € gastatzen baditu energia elektrikoan, bere aukera-kostu esplizitua 100 €-koa da. Diru kopuru honek aukera galdu bat adierazten du, beste zerbait erosi ahal izateko 100 € horiekin.

Kostu inplizituak aldatu

Kostu inplizituak (kostu hipotetikoaz ere deitzen direnak) aukera-kostuak dira, baina ez kutxako isurketetan islatzen direnak, baizik eta konpainiaren akatsak, (lehendik dauden jabetzako baliabideetan edo ekoizpen-faktoreetan) aukera onena erabiltzera bideratzea dakar.

Adibidez: fabrikatzaileak 1.000 tona altzairu eta makina bat erosi ditu widget bat sortzeko. Tresna ekoizteko aukera-kostuaren zati inplizitua, altzairua ez saltzeagatik eta makina ez alokatzeagatik (produkzioan erabili beharrean) galdutako diru-sarrera izan da.

Aukera-kostuak kudeaketa eta finantzetan aldatu

Inbertsio baten aukera-kostua, beraren gauzatzeagatik baztertutako balioa, edo burutu gabeko inbertsioaren kostua izan liteke. Proiektuan inbertitutako fondoetan espero den errentagarritasunagatik neurtzen da ( edo beste erabilgarritasun batzuk ibilgetzearen esleipenengatik, adibidez, gure esku daukagun lursail baten alokairua). Irizpide hau inbertsio hauteskundeetan erabiltzen denetariko bat da, eta etekina aukera-kostuaren berdina da, gutxienez.

Finantzetan, onartutako arriskua kontutan hartzen duen inbertsio baten errentagarritasuna da. Balorazioak egiteko balio du, inbertsioen arriskua edo aktiboaren gelditasuna egiaztatuz.

Aukera-kostuaren adibide bat honako hau izan liteke: Pertsona batek, aurreztutako diruarekin bi negozio-aukera proposatzen ditu. Lehenengoa zapata-denda bat sortzea, eta bigarrena 10.000 akzio erostea bigarren mailako balore merkatuan (6 €-tara kotizatuz). Azkenean zapata-denda aukeratu du. Urtebete igaro ondoren, zapata-dendak ez dio irabazirik eman. Une honetan bankuko akzioak 9 €-tara kotizatzen dira. Aukera-kostua, beraz, bigarren aukeran lortzeari utzi diogun zenbatekoa izango litzateke, lehenengo aukera exekutatzeko erabakia hartzean, hau da: 10.000akzio x 3 € (9 € - 6 €) = 30.000 €

Aukera-kostuak makroekonomian aldatu

Baliabide urriak direla-eta, baliabideak modu infinituan erabiltzeko erabakia hartzen da. Adibidez, 4 €-tan kafe-kikara bat edo bi izozki eros badaitezke, eta kafe-kikara erosten badugu, aukera-kostua bi izozkiak izango dira. Aukera-kostuak, erabakia hartzeko unean uko egin behar zaien aukera baliotsuak dira. Erabateko aukera- kostua ezartzeko, kanpo-faktore positibo eta negatiboak hartu behar dira kontutan.

Kanoiak ala gurina aldatu

 
Kanoiak ala gurina. Ekoizpen posibleen muga. A puntuan ekonomiak ekoizpen handiagoa sor dezake. Muga-mugan dagoen kurban, ordea, ekonomiak ezin du kantitate handiagoa sortu eta, mugaraino helduz gero, aukeratu egin behar da: edo produktu batzuk (guns, kanoiak) gehiago (B puntua, esate baterako) eta beste batzuk (butter, gurina) gutxiago, edo alderantziz (C puntua, esate baterako).

Gizabanakoak gizartean elkartzen direnean, hainbat motatako arazori aurre egin behar izaten diete. Klasikoena, "kanoiak ala gurina" dilema da. Zenbat eta gehiago gastatu defentsa nazionalean, herrialdeko kostaldeak erasotzaile atzerritarrez babesteko (guns, kanoiak), orduan eta gutxiago izango dugu gastu pertsonaleta gastatu ahal izateko, herrialdeko bizimodua hobetuz (butter, gurina).

Eskuineko grafikoan, A puntua ekoizpen maximoa mugatzen duen kurbaren azpian dago, eta produkzio-ahalmen gutxitua adierazten du. A puntuan dagoen ekonomiak gehiago ekoizteko ahalmena du. B, C, D, E eta F puntuak kurban bertan daude, ekonomiak ekoizpenaren mugaraino iritsi dela adierazten dute. Puntu horietan ekonomia batek egin dezakeen gauza bakarra da kurban zehar mugitu, kanoi gehiago => gurin gutxiago, edo bestela gurin gehiago => kanoi gutxiago. X puntua kurbaren kanpoaldean dago, egungo kapital edota teknologiarako iristeko ezinezko bat irudikatuz, utopia ezinezko bat.

Mozkinak ala ingurunea aldatu

Gizarte modernoan, ingurune garbi baten eta errentagarritasun maila handi baten arteko dilema ere aipatu ohi da. Legediak enpresei kutsadura murriztea behartzen badie, eta horrek produktu eta zerbitzuak ekoizteko kostuak igotzen baditu, kostuak handiagoak direnez, mozkin ekonomikoak (dirutan epe labur-laburrean neurtzen direnak) mugatzea dakar eta horrek, ziur aski, soldata baxuagoak, eta ekoiztutako salgaien prezio altuagoak.

Aukera-kostuaren legeak aldatu

Aukera-kostu hazkorraren legea aldatu

Kantitate berdinetan ahalik eta onura gehien lortzeak, onura alternatiboko kantitate handiei uko egitea eskatzen du. Hau horrela gertatzen da, baliabideak ez direlako era berean produktiboak aktibitate ezberdinetan, eta bere produkzio mugak ahurrak direlako, jatorriari dagokionez.

Aukera-kostu hazkorrak, arrazoi hauengatik gertatzen dira:

  • Ekoizpeneko baliabideak (lana eta kapitala) ez direlako homogeneoak: Faktore bereko unitate guztiak ez dira berdin-berdinak.
  • Ekoizpeneko baliabideak (lana eta kapitala) ez direlako neurri berean erabiltzen ondasun guztietan. Hau da, ondasun baten kantitate handi bat ekoizten denean erabiltzen diren baliabideak ez dira egokiak edo eraginkorrak.

Konparaziozko abantailetako legearen arabera, prezio erlatibo txikieneko nazioa merkantzia horren konparaziozko abantaila da, baina bigarren nazioarekiko ordea, konparaziozko desabantaila. Ondorioz, konparaziozko abantailetan eman beharko litzateke espezializazioa, eta bertako ekoizpenaren zati bat bigarren nazioarekin trukatu.

Nazioa konparaziozko abantailetan espezializatzean, ordea, kostuak areagotuko dira, espezializazioari jarraipen bat emanez, bi nazioetako salgaien prezio erlatiboak berdinak izan arte, salgaien oreka lortuz.

Aukera-kostu finkoaren legea aldatu

Honela sortzen dira:

  • Balioespen edo produkzio-faktoreak bata bestearen ordezko moduan ondo funtzionatzen dutenean, ez da finkoa izango.
  • Faktore bereko unitate guztiak zehazki berdinak direnean edo kalitate bera dutenean.

Ondorioz, salgai bateko kantitate berari uko egin behar zaio, beste salgaian unitate gehigarri bat ekoiztu ahal izateko. Nahiz eta aukera-kostuak finkoak izan nazio bakoitzean, bi nazioen artean aldatu egiten dira, eta honek, produktuak trukatzeko aukera ematen du (merkataritza).

Aukera-kostuak errealistak ez direla esaten da, ekoizteko aukera mugak lerro zuzenean irudikatzen baitira. Gainera, merkataritzaren gabezia dela eta, nazioak, ekoizten dituen ondasunak bakarrik kontsumitzen ditu, bere ekoizteko aukera mugen eta kontsumo mugen arteko ekitatea adieraziz.

Ebaluazioa aldatu

Kontutan hartu behar da, aukera-kostuak ez direla aukera eskuragarrien batuketa bat, non aukera hauek elkarren artean baztertzaileak diren. Adibidez, hiri baten aukera-kostua ospitale bat eraikitzeko (bere lur librean), kirol-zentro baten lurzoruaren edo aparkaleku baten lurzoruaren galera izan liteke, edo hiriak lur horiek saltzearen bidez lortu dezakeen diruaren galera. Hau da, hauetako edozein erabaki hartzeak, beste guztiak baztertzea ekartzen du.

Norbaitek dirua irabazteko aukera galduko balu, hori aukera-kostuaren zati bat da. Beste norbaitek, ordea, dirua gastatzea aukeratzen badu, dirua beste ondasunak eta zerbitzuak erosteko erabili ahal izango du, ondorioz, dirua gastatzea ere aukera-kostuaren zati bat da. Horri, hurrengo aukerarik onenak gehituz gero, aukera-kostu totala lortuko dugu. Hobeto ulertzeko, adibidez: lana galtzen baduzu kontzertu batera joateagatik, aukera-kostua, lanera joan izan bazina irabaziko zenukeen dirua, gehi kontzertuaren kostua izango lirateke.

Adibidea aldatu

Galdera

Demagun X kontzertura joateko doako tiketa duzula, beraz, tiketak ez du inolako baliorik. Gau horretan, zure aukerarik onena Y kontzertura joatea da eta tiketk 40 € balio du. Normalean ordea, Y kontzertua ikusteko 50 € ordaintzeko prest egongo zinateke, asko gustatzen baitzaizu. Zein da doako tiketa erabiltzearen aukera-kostua, eta X kontzertua ikustea Y-ren ordez?

Erantzuna

Irabaziko zenukeen balioa 10 € izango lirateke: Y kontzertua ikustearen 50 €-ko irabazia, ken tiketaren 40 €-tako kostua.

Bibliografia aldatu

  • Case, Karl y Fair, Ray. Principios de microeconomía. Bogotá, editorial Prentice Hall, 1997.
  • "Opportunity Cost". Investopedia. Retrieved 2010-09-18.
  •  James M. Buchanan (2008). "Opportunity cost". The New Palgrave Dictionary of Economics Online (Second ed.). Retrieved 2010-09-18.
  •  "Opportunity Cost". Economics A–Z. The Economist. Retrieved 2010-09-18.
  • Friedrich von Wieser (1927). A. Ford Hinrichs (translator), ed. Social Economics (PDF). New York: Adelphi. Retrieved 2011-10-07.
  • Friedrich von Wieser (November 1914). Theorie der gesellschaftlichen Wirtschaft [Theory of Social Economics] (in German). Original publication.
  • Explicit vs. Implicit Cost
  • "AP Economics Review: Cost, Revenue, and Profit". ReviewEcon.com. Retrieved 2016-10-14.
  • Gittins, Ross (19 April 2014). "At the coal face economists are struggling to measure up". The Sydney Morning Herald. Retrieved 23 April 2014.
  • Marwala, Tshilidzi; Hurwitz, Evan (2017). Artificial Intelligence and Economic Theory: Skynet in the Market. London: Springer. ISBN 978-3-319-66104-9.

Kanpo estekak aldatu