Au bord de l'Adour (euskaraz: «Atturrin barna»), Jules Vernek 1855ean bertsoz idatzitako ekitaldi bakarreko komedia laburra da. Inoiz ez da antzeztu eta Verneren lan txikietako bat da.[1] Ezkontzaren defentsa izango litzateke haren mezu nagusia. Antzerkia Vernek idatzitako obraren alde ezagunena izanik, berrogei antzezlan baino gehiago idatzi zituela esan behar dugu.

Au bord de l'Adour
Jatorria
Egilea(k)Jules Verne
Argitaratze-data1855
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Argumentua nahiko sinplea da. Emakume batek bere senarrarengandik ihes egiten du eta bere osabarekin bizitzera joan nahi du. Baina horretarako Aturri ibaia zeharkatu behar du. Bere senarra ere, aldi berean, ihesean dabil eta kasualki, ibilbide bera egin beharko du. Zorionez, Remyk, ermitau bitxi eta Horazioren miresleak, biak adiskidetuko ditu.

Pertsonaiak aldatu

  • Albert de Nérives
  • Clémentine
  • Rémy

Erreferentziak aldatu

  1. Sudret, Laurence. (2005). Théâtre inédit. Le Cherche-Midi éditeur.

Kanpo estekak aldatu