Genetikan, atzeragurutzaketa organismo bat homozigotoa edo heterozigotoa den jakiteko erabiltzen den proba bat da. Horretarako, aztertu nahi den organismoa (genotipo ezezaguna duena) organismo homozigoto azpirakor batekin gurutzatzen da.

Adibidez, ilarraren haziaren kolorea zehazten duen geneak bi alelo ditu: batek kolore horia eragiten du (A), eta besteak berdea (a). Kolore horia eragiten duen aleloa (A) gainartzailea da, eta kolore berdea eragiten duena (a) azpirakorra. Horrek esan nahi du:

  • genotipo homozigoto gainartzailea (AA) duen ilarrak kolore horikoa izango du hazia.
  • genotipo heterozigotoa duenak (Aa) ere hazi horia izango du.
  • genotipo homozigoto azpirakorra duenak (aa), aldiz, hazi berdea izango du.

Demagun hazi horia duen ilarra dugula. Fenotipoari dagokionez, hazia horia da, baina haren genotipoa ezezaguna zaigu (AA edo Aa izan baitaiteke). Genotipoa argitzeko, atzeragurutzaketa egin behar da, homozigoto azpirakorrarekin (aa) gurutzatuz.

  • Gurutzaketa horretatik agertzen diren ondorengo guztiek alelo gainartzailearen fenotipoa badute (gure adibidean, kolore horia), genotipo ezezaguna homozigotoa zen (AA):
AA x aaAa
  • Gurutzaketa horretatik agertzen diren ondorengoen erdiek alelo gainartzailearen fenotipoa badute (kolore horia) eta beste erdiek alelo azpirakorraren fenotipoa (kolore berdea), genotipo ezezaguna heterozigotoa zen (Aa):
AA x Aa → %50 Aa, %50 aa

Kanpo estekak aldatu