Atxilotu eta Desagertutako Nazio Batuen Langileei Elkartasuna Adierazteko Nazioarteko Eguna

Nazio Batuek martxoaren 25ean ospatzen dute Atxilotu eta Desagertutako Nazio Batuen Langileei Elkartasuna Adierazteko Nazioarteko Eguna.[1]

Atxilotu eta Desagertutako Nazio Batuen Langileei Elkartasuna Adierazteko Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Commemorates (en) ItzuliDetainees-Disappeared (en) Itzuli eta Nazio Batuen Erakundea
Indarraldi1986 - 
Egunmartxoaren 25
FundatzaileaNazio Batuen Erakundea
AntolatzaileaNazio Batuen Erakundea

Webguneun.org…

Historia aldatu

1985ean, Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziarentzat (UNRWA) lan egiten zuen Alec Collett kazetari ohiaren bahiketaren urteurrena ospatzen da.[2] Haren gorpua 2009an Bekaa-n aurkitu zuten, Libanon.[3]

Nazio Batuen, sorkuntzaz geroztik, etai martxoaren 2022ra 4.197 langilek galdu dute bizia, horietatik, 1.090 "beste baten maltzurkeria dela eta", 1.432 gaixotasun batengatik, 1.371 istripu batengatik eta 304 beste arrazoi batzuengatik. Gehiengoa, hiru laurdena, funtzionario militarra zen.[4] Ole Bakke, a Norvegiarra izan zen lehena 1948ko ekainean Palestinan ari zela, bigarrena, bi hilabete beranduago, Palestinan ere, Count Folke Bernadotte Suediarra.[5]

Gerora, langileen segurtasunerako hainbat neurri hartu ditu Nazio Batuak. Lehenengoa 1993an, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan langileen segurasunerako lehenengo ebazpena onartu zenean (A/RES/868). Ondoren, 1994ko abenduaren 9an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Nazio Batuen langileen eta lotura duten langileen segurtasunerako Hitzarmena (A/RES/49/59) onartu zuen.[6]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu