Atlasa.eus

Euskal Herriko Atlas Sozioekonomikoa

atlas.eus Euskal herriko atlas sozioekonomikoa da. Gaindegiak sortu zuen 2004an. Mapen bidez bisualizatzen ditu demografia, ekonomia, gizarte eta ingurumeneko datuak. Lau maila bereizi ditzake datuak bisualisatzeko (udalerrika, eskualdeka, herrialdeka edo estatu mailan).[1][2]

Atlasa.eus
Jatorria
Sortzailea(k)Gaindegia
Sorrera-urtea2004
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Euskaraz
EuskarazBai
atlasa.eus

Datuen jatorria estatistika institutu ofizialetatik eratorria da eta hainbat kasutan, Gaindegiak, metodologia bateratu baten bitartez zenbait datu kalkulatzen ditu lurralde eremu desberdinentzat.[3]

Demografiako datuak aldatu

 
65 urtetik gorako biztanleriaren portzentajea Europan (Atlasa eus, Gaindegia)

Datu hauek eskaintzen ditu: biztanleria eta biztanleriaren bilakaera 2010/2020, biztanleriaren feminizazioa, biztanleria adin tarteen arabera (0-14, 15-29, 30-44, 45-64 eta 65 urtetik gorakoak), Jaiotza-tasa, heriotza-tasa, eta biztanleriaren hazkunde naturala.

Ekonomiako datuak aldatu

Datu hauek kontsulta daitezke mapetan: Ehun ekonomikoaren bilakaera (2010/2020) eta dentsitatea, mikroenpresen presentzia, Industria-ehunaren dentsitatea. teknologia ertain eta handiko ehuna, enplegu nahikotasuna, ez-aktibotasunaren feminizazioa, udal aurrekontua biztanleko eta udal zorra.

Gizarteari buruzko datuak aldatu

Datu hauek kontsulta daitezke mapetan: Jarduera-tasa (15-64 urte), langabezia-tasa (15-64 urte), herritarren arteko errenta-desoreka, lanaren errenta, alokairuko etxebizitzak, gazteen errotze-indizea 2009/2019, bakardadean bizi diren adinekoak, goi-formazioa duen biztanleria, formazio apala duen biztanleria.

Ingurumeneko datuak aldatu

Datu hauek kontsulta daitezke mapetan: elikadura asetzeko lurra, artifizializatutako lur-azalera, biztanleriaren dentsitatea, etxebizitza-dentsitatea, etxebizitza parkearen hazkundea 2001/2018, etxebizitza hutsak, oinarrizko zerbitzu publikoen gertutasuna, eta herrialdeko hiriburura errepide bidezko distantzia

Erreferentziak aldatu

  1. «Euskal Herriko eskualdeak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-03).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-05-22). «Euskal Herriaren dimentsio sozioekonomikoak erabilgarriago jarri ditu Gaindegiak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-07-03).
  3. «Euskal Herriko Atlasa berritu du Gaindegiak | Gaindegia» www.gaindegia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-03).

Ikus, gainera aldatu

  • Tesiker euskaraz argitaratutako doktorego-tesien datu-basea
  • Buruxkak datu-basea

Kanpo estekak aldatu