Atlasa[1] (arabieraz: جِـبَـال الْأَطْـلَـس‎jibāl al-ʾaṭlas; amazigeraz: ⵉⴷⵓⵔⴰⵔ ⵏ ⵡⴰⵟⵍⴰⵙ, idurar n waṭlas), Atlas mendikatea ere deitua, Afrikako ipar-mendebaldeko mendi sistema da, Marokoko, Aljeria eta Tunisia zeharkatzen dituena, Mediterraneo eta Atlantikoko kostaldeak Sahara basamortutik bereiziz. 2.400 kilometro luze da, Marokoko Agadirtik Tunis hiriraino.[2] Tubkal da mendirik garaiena (4.167 metro), Marokoko hego-mendebaldean dagoena. Atlas mendietako jatorrizko biztanleak berbereak dira.

Atlasa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTubkal
Garaiera4.165 m
Motamendikate
Luzera2.550 km
Zabalera300 km
Geografia
Map
Koordenatuak31°03′43″N 7°54′58″W / 31.0619°N 7.9161°W / 31.0619; -7.9161
Honen parte daAlpetar gerrikoa
KokapenaIparraldeko Afrika
Geologia
GaraiaAurrekanbriar
Artikulu hau mapa-liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atlas (argipena)».

Izena aldatu

Mendikatearen izena tamazightez adrar edo adras da, mendia esan nahi du; beraz tautotoponimoa da.

Geografia aldatu

Mendikatea lau eskualdetan banatu daiteke:

Antiatlasa aldatu

 
Atlas mendikatearen kokapena
Sakontzeko, irakurri: «Antiatlasa»

Antiatlasa Marokoko hego-mendebaldetik ipar-ekialderantz hedatzen da, Ouarzazate eta Tafilalt hiriraino (500 kilometro inguruko luzera). Hegoaldean Sahara basamortuarekin du muga. Ekialdeko muturrean Jbel Saghro dauka, eta iparraldeko muga Atlas Garaia da. Djebel Siroua da gailurrik gorena (3.304 metro).

Atlas Garaia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Atlas Garaia»

Atlas Garaia Marokoko erdialdean dago, eta Ozeano Atlantikoaren kostaldetik Maroko eta Aljeriaren arteko mugara hedatzen da. Hegoaldean, Antiatlasa du, eta iparralderantz Marrakexeraino iristen da. Eskualdeko herri nagusiak Tahanaoute, Amizmiz, Asni, Tin Mal, Ijoukak eta Oukaïmden dira.

Atlas Ertaina aldatu

Atlas Ertaina Marokon kokatzen da osorik. Marokoko hiru mendikateetatik mendebaldekoena da. Hegoaldean, Moulouya eta Oum Er-Rbia ibaiak zeharkatuta, Atlas Garaia dago. Iparraldean, Sebou ibaia zeharkatuta, Rif mendiak daude, Espainiako Mendikate Betikoaren hedapena.

Tell-eko Atlasa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Tell-eko Atlasa»

Tell-eko Atlasa Marokotik Tunisiara doan 1.500 kilometroko mendikatea da, Mediterraneo itsasoaren kostaldearen parean. Mendebaldeko muturra Atlas Ertainan dago.

Aures mendiak aldatu

 
Belezmako Parke Nazionala, Aures, Aljeria.
Sakontzeko, irakurri: «Aures»

Aljeria eta Tunisiako Aures mendiak Atlas mendietako ekialdeko muturra dira.

Saharako Atlasa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Saharako Atlasa»

Aljeriako Saharako Atlasa Atlas mendietako ekialdeko aldea da. Mendikatearen mendirik altuena Djebel Aissa da (2.236 metro). Saharako iparraldeko muga da.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. 164. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-1-17).
  2. Atlas Mountains. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2018-8-26).

Kanpo estekak aldatu