Greziar mitologian, Atlas[1] (grezieraz: Ἄτλας) Zeusek, bere sorbaldetan lurra zerutik banantzen zituen zutabeak jasatera zigortu zuen titan gazte bat zen.

Atlas (mitologia)
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Formakhaitza
Familia
AitaJapeto
AmaKlymene (en) Itzuli eta Asia (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Pleione eta Aethra (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Hesperis (en) Itzuli
Seme-alabakMerope (en) Itzuli, Hyas (en) Itzuli, Taigete, Maia, Celaeno (en) Itzuli, Kalipso, Alcyone (en) Itzuli, Sterope (en) Itzuli, Electra (en) Itzuli, Eosforo, Ambrosia (en) Itzuli, Cleeia (en) Itzuli, Coronis (en) Itzuli, Polyxo (en) Itzuli, Aesile (en) Itzuli, Dioné (en) Itzuli, Dione (en) Itzuli, Hesperideak, Diomedes (en) Itzuli, Eudora (en) Itzuli eta Maera (en) Itzuli
Anai-arrebakPrometeo, Menezio, Epimeteo eta Eumelus (en) Itzuli

Japeto eta Klimeneren semea zen, beste bertsio batzuetan ama Asia zela esaten den arren, eta Prometeo, Epimeteo eta Menezioren anaia. Higinok, baina, Gea eta Eter edo Uranoren seme egiten du, baieztapen hau egiten duen Hitzaurrearen testua zertxobait galduta dagoen arren. Hesperideen aita izan zen Hesperisekin. Baita Mera, Hiadeak, Kalipso eta Pleiadeena ere.

Etimologia aldatu

Atlas izenaren etimologia ez dago batere argi, eta eztabaidatzen jarraitzen da. Batzuek, *tel jasan, eutsi, sustrai indoeuroparretik datorrela diote, beste batzuk, aurre-indoeuroparra dela dioten bitartean. Atlas mendiak berbereak bizi diren toki batean daudenez, beharbada, izen latindarra, ezagutzen den bezala, bereber hizkuntzatik hartua izan zen. Izatez, eguzkia, sarri, "zeruko begia" (Tit) bezala deitua da, eta, mendebaldetik jartzen denez, Ozeano Atlantikoa "eguzkia ezkutatzen den tokia" bezala deitua izan daiteke, edo Antal n Tit. Greziarrek, beharbada, izen hau hartu zuten ozeanoarentzat, eta beranduago, atl- sustraia Atlas izena eratzeko erabili.

Atlas titana aldatu

Atlas, titanen buruzagia izan zen Titanomakia izena hartu zuen olinpiar jainkoen aurkako gudan. Titanak garaituak izan zirenean, Zeusek, bere sorbalden gainean zeruen pisua jasatera zigortu zuen. Atlasek, ohikoaz gaindiko indarra izan arren, zerua eustean, orro egiten zuela esaten zen.

Arkadiako errege izan zela ere esaten da, Deimasek bere tokia hartu zuen arte. Deimas Dardanoren semea zen, Troiako errege-etxea sortu zuen erregea. Afrikako ipar-mendebaldean gobernatu zuela ere esaten da. Bertan, beste aberastasun batzuen artean, urre koloreko fruitu eta hostodun zuhaitz bat zuen. Batzuen arabera, hauek izan ziren Geak, Zeus eta Herari, hauen ezkontza opari bezala eman zizkien urre koloreko sagarrak.

Erresuma honetara joango zen Perseo Medusa hil ondoren. Bertan, Zeusen seme bezala aurkeztu zen eta abegitsua izateko eskatu zion Atlasi. Baina honek, nork, bere baratza harresiz inguratu eta herensuge bat bere urre koloreko zuhaitza zaintzen jarri zuen, Temisen profezia gogoratu eta Perseo mehatxatu zuen, joateko aholkatuz. Orduan, Perseok, Medusaren burua Atlasen begien aurrean eutsi zuen, Atlaseko mendilerroa izena eman zitzaion harri handi batean bihurtuz. Mendi hauetaz, zerua ukitzerainoko bezain garaiak zirela esaten zen, baina euren zuhaitzak hain trinkoak ziren ze ez zuten igotzen uzten.

Beste bertsio batzuetan Heraklesek, Perseoren ondorengoak, Atlas, Hesperideen lorategitik sagar batzuk berreskuratzeko engainatu zuela kontatzen da, Heraklesen hamabi lan ospetsuetako batean. Prometeok, Heraklesi, bera zuzenean bila ez joateko aholkatu zion, baizik eta Atlas bidal zezala bilatzera. Hori lortzeko, Heraklesek, bere burua eskaini zuen zerua eusteko, Atlas sagarren bila zihoan bitartean. Baina, itzultzerakoan, Atlasek ez zuen zeruen eustea onartu nahi izan, eta sagarrak, Euristeori berak propio eramango zizkiola esan zuen. Heraklesek, orduan, berriz engainatu zuen, Atlasi, une batez, zerua eutsi zezala eskatuz berak, bere sorbaldetan, bere kapa leungarri gisa janzten zuen bitartean. Atlasek, onartu egin zuen eta Herakles sagarrekin joan zen.

Atlas erregea aldatu

Diodoro Sikulok, bere Liburutegi Historikoan, Atlas edo Atlante Mauritaniako errege mitiko bat zela dio. Filosofo eta matematikari jakintsu bat zela esaten da, baita, astrologo bikain bat ere, izarren forma esferikoa deskubritu zuena eta lehen zeruaren globoaren egilea. Hau izango litzateke zeru osoa bere sorbalden gainean eramango zuen fantasiazko pertsonaia bihurtuko zen arrazoia.

Atlas Hesperisekin ezkondu zen, Hespero bere anaiaren alaba. Honekin, sei Hesperideak izan zituen, Atlantide ere deituak. Familiak, urre koloreko ardiek osaturiko artaldeak zituen, Busirisek, Egiptoko errege krudelak, itsaslapurrak bidali zituen Hesperideak bahitzeko. Hauek bidean zeuden bitartean, Herakles Egiptora iritsi zen, eta, beste arrazoi batzuengatik, Busiris hil zuen. Bitartean, itsaslapurrek Hesperideak bahitu zituzten hauek lorategian jolasean ari zirela. Euren zoritxarrerako, Heraklesek aurkitu zituen, hondartza batean jaten ari ziren bitartean. Hesperideen ahotik, gertatzen ari zena jakin ondoren, itsaslapur guztiak hil eta neskatxak Atlasi itzuli zizkion. Honek, sari gisa, urrezko ardiak (kontutan izan behar da grezieraz, μηλο mēlοk sagarra edo ardia esan nahi izan dezakeela) eman zizkion, Mizenaseko Euristeo erregeak eskaturikoak, hain zuzen ere.

Atlas kultura modernoan aldatu

XVI. mendetik, Atlas titana atlas kartografikoetan erakustea oso ohikoa den arren, Gerardus Mercator geografoak ez zuen honen omenez izendatu atlasa mapa liburu gisa, libiar erregea baizik. Bere irudikapen bat sartu zuen Atlas, Sive Cosmographicae Meditationes de Fabrica Mundi izenburuko bere liburuan. Liburu hau, aipaturiko geografoa hil ondoren argitaratu zen, 1595ean.

Atlas, mendebaldeko kultura eta publizitatean, indar edo erresistentzia estoikoaren irudi gisa sarri erabilitakoa da. Egungo irudikapen hauetan, belaun bat lurrean duela erakusten da, lurraren globo bat bere sorbalda eta bizkar gainean eusten duen bitartean, titanaren antzinako irudikapenarekin bat ez datorrena, orduan, titanak zerua eusten zuten zutabeak eusten baitzituen.

Atlas, lurra lepo gainean duela irudikatzearen ohitura honek, lepoko lehen ornoari izena eman zion.

Egungo erreferentziak aldatu

Atlas pisu handi bat jasaten ari den irudia, Ayn Rand idazleak erabili zuen Atlasen matxinada (Atlas Shrugged) izeneko bere eleberrian, metafora garrantzitsu gisa balioz liburu osoan zehar. Eleberriko pertsonai batek, Atlas "bere sorbalden gainean mundua eusten duen erraldoia da" dio, benetan, zerua eusten zuen arren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu