Athletic Klubaren ereserkia Bilboko Athletic Kluba futbol taldearen ereserki ofiziala da.

Historia aldatu

Musika Carmelo Bernaolak moldatu zuen 1982an, Aquino eta Retanaren Alirón eta Feliciano Beobideren Altza Gaztiak kalejira oinarri hartuta. Euskarazko hitzak Antton Zubikaraik idatzi zituen. Ereserkia 1983an grabatu zen. 1983ko martxoaren 30ean San Mames zelaian lehenbizikoz entzun zen.[1]

Hitzak aldatu

Athletic, Athletic, eup!
Athletic gorri ta zuria
danontzat zara zu geuria.
Herritik sortu zinalako
maite zaitu herriak.

Gaztedi gorri-zuria
zelai orlegian
Euskal Herriaren
erakusgarria.
Zabaldu daigun guztiok
irrintzi alaia:
Athletic, Athletic
zu zara nagusia!
Altza gaztiak!

Athletic, Athletic
gogoaren indarra.
Haritz zaharraren enborrak
loratu dau orbel barria.

Aupa mutilak!
Aurrera gure gaztiak!
Bilbo ta Bizkai guztia
goratu bedi munduan.
Aupa mutilak!
Gora beti Euskal Herria!
Athletic gorri-zuria,
geuria!

Bilbo ta Bizkaiko gaztiak, gora!
Euskaldun zintzoak aurrera!

Erreferentziak aldatu

  1. http://www.athletic-club.net/pdfsrevista/132.pdf El himno del Athletic Club - Athletic-club.net

Kanpo estekak aldatu