Eee PC ordenagailua eramangarri txiki bat da, Asus etxeak egina; 'azpi-eramangarri' edo netbook ere deitu den horietarikoa.

Asus Eee PC
netbook
Fabrikazioa
GaratzaileaASUS
Sistema eragileaXandros (en) Itzuli, Windows XP eta Windows 7

Taiwango Taipei hiriburuan erakutsi zuten lehen aldiz, 2007ko ekainaren 5ean, Computex azokan.

Proiektu honetan, plaka egiten dituen ASUStek etxea eta mikropozesatzaileak ekoizten dituen Intelek elkarlanean aritu dira; tamaina eta ahalmenaren arabera, serie ezberdinak sortzen ari dira: Eee PC 701, Eee PC 901, EeePC 1000.

Egileen arabera hiru E horiek, hauxe adierazi nahi dute:

  • Easy to learn, work & play (erraza ikasteko, lan egiteko eta jolasteko)
  • Excellente Internet experience (Esperientzi ezin hobea Interneten)
  • Excellent mobile computing experience (konputazio eramankorrean esperientzi aparta)

Sistema Eragilea aldatu

Linux edo Windows sistemarekin saltzen da, konfigurazio ezberdinetan. Windowsen kasuan XP batekin, eta Linuxen kasuan Xandros distribuzioarekin: zubi lana betetzen omen du oso erraz Windowsdun ekipoekin eta aplikazioekin.

Kanpo estekak aldatu