Asterix Olinpiar Jokoetan

Asterix Olinpiar Jokoetan (frantsesez: Astérix aux Jeux olympiques), Asterix galiarraren abenturak kontatzen dituen 12. komikia da. 1968ko urriak 31n argitaratu zen lehenik, Pilote izeneko aldizkariaren 469. zenbakian hasi eta 1969ko apirilak 3an argitaratu zen 491. zenbakira arte, eta, liburu bezala, 1969an argitaratu zen. Salvat argitaletxeak 2016an argitaratu zuen Maddalen Arzallusen itzulpena.[1]

Asterix Olinpiar Jokoetan
Jatorria
Egilea(k)René Goscinny eta Albert Uderzo
Argitaratze-data1968
IzenburuaAstérix aux Jeux olympiques
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
IlustratzaileaAlbert Uderzo
Orrialdeak48
Ezaugarriak
Genero artistikoakomikia
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaAsterix
Emanaldia
Hasiera-data1968
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAtenas
Fikzio-unibertsoaAsterix universe (en) Itzuli
kronologia
Arvernoko ezkutua Asterix Olinpiar Jokoetan Asterix eta pertza

Istorioa aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Egun batean, udaberri amaieran, Edadepiedrix txanpiñoiak biltzen ari zen Aquarium erromatar kanpamentutik gertu, kanpamentu honetatik zetozen poz oihu handiak entzun zituenean. Klaudius Mulus aukeratua izan zen erromatarrak ordezkatzeko Olinpiar Jokoetan.

Edadepiedrixek, nobedade honen berri eman zuen herrixkan, eta laster jakin zuten Olinpiar Jokoek, Olinpian jokatzen ziren proba atletiko batzuk irauten zuten bitartean mantentzen zen tregoa batean zetzala. Jokoak lau urtetik behin ospatzen ziren, hecatombeon izeneko hilabetean, eta bost egun irauten zuten.

Klaudius Mulus basoan entrenatzen ari zen, Asterix eta Obelixekin topo egin zuenean, hauek, erromatarra, proba guztietan gainditu zutelarik. Honen ondorioz, behea jota itzuli zen kanpamentura, eta bere zenturioia zen Tulius Borricusi jokoetan parte hartzerik ez zuela nahi esan zion, bi galiarrek basoan garaitu zutela eta.

Erromatar zenturioia Asterixen herrixkara joan zen, bertako buruzagi zen Abrarakurzix hitz egin eta honi, Asterixi eta Obelixi, erromatar txapelduna zen Klaudius Mulusi lasai entrenatzen uzteko esatea eskatuz. Galiar buruzagiak, pentsatuko zuela eta erantzungo ziola erantzun zion. Abrarakurzixek, herrixkako beste biztanleekin bilduta, egokiena, eurek ere jokoetan parte hartzea zela erabaki zuen, edabe magikoarekin, edozein proba irabaz baitzezaketen. Abrarakurzix erromatar kanpamentura joan zen, eta, zenturioiari, erabakitakoaren berri eman zion, baina honek, jokoetan, soilik greziarrek eta erromatarrek parte har zezaketela erantzun zion.

Abrarakurzix atsekabetuta itzuli zen herrixkara berriarekin, baina Asterixek aurkitu zuen konponbidea: eurak ere, Julio Zesarrek Galia konkistatu zuenetik, erromatarrak ziren. Herrixkan, guztiek izan nahi zuten ordezkari, baina arazo bat zegoen, sailkapen probak beti berdinduta amaitzen ziren, edabe magikoak, guztiei, indar berdina ematen baitzien. Azkenik, euren ordezkariak, Asterix, adimentsuena eta ideia izan zuena izateagatik eta Obelix, edabe magikoak beragan, eragin iraunkorra zuelako izango zirela erabaki zen. Gainera, herrixkako gizonezko guztiak joango ziren eurekin Greziara.

Berehala hasi ziren prestaketak herrixkan: Abrarakurzix bidaiaz arduratu zen, galera on bat kontratatzeaz, Panoramix, kirolarien prestaketa teknikoaz, eta Asuranzeturix, zeremonialaz. Bidaia gozagarri baten ondoren, non galera arraunlari bezala lan egin behar izan zuten, eta piratekin topo egin ondoren, azkenik Pireora iritsi ziren, Atenasko portura. Atenasen, monumentuak ikusten zituzten bitartean, Aquariumgo kanpamentuko euren "herrikide"ekin topo egin zuten. Dantza tokietan, Edadepiedrix nabarmendu zen, hamar urte gaztetu zela esan zuena, orain, 83 urteko gazte bat bezala sentitzen zela.

Azkenik, jokoen egoitza zen Olinpiara iritsi ziren, hiri sakratua, Zeusi eskainitako bere tenpluarekin, Fidiasek egina eta munduko zazpi mirarietako bat zena. Garmonparnasek, olinpiar magistratua zena, jokoetan,lehiakideek, indar gehiago emango zieten edozein substantzia hartzea debekatuta zutela esan zien, kanporatuak geratzerik nahi ez bazuten. Galiarrek, edabe magikorik gabe parte hartuko dutela erabakitzen dute, Asterixek ordezkatuak.

Lehiaketetan, soilik greziar kirolariek garaitzen zuten. Sopakonondas, olinpiar senatuko presidenteak, senatariei, etorkizunean, soilik euren kirolariek garaitzen bazuten izango zuten arazoa adierazi zien, turismoak beherantz egingo zuen, erromatarrek ez baitzuten gehiago parte hartzerik nahi izango. Sopakonondasek, soilik erromatarrentzako lasterketa bat egitea proposatu zien, erromatarrek garaile bat behintzat izan zezaten.

Panoramixek eta Asterixek, erromatarrei, edabe magikoa edanarazteko ideia izan zuten, honela kanporatuak izango zirelarik, hala gertatu zen bezala. Erromatar guztiak elkarrekin iritsi ziren helmugara, eta Asterix atzean. Galiarrek, lasterketan tranpa egon zela aldarrikatu zuten, erromatarrek edabe bat erabili baitzuten, epaileek, mingaina erakutsarazi zieten, eta guztiek zuten urdin kolorekoa, edari debekatu bat edan zuten seinalea, Asterixekin gertatu ez zena, eta, ondorioz, berau izan zen garailea eta urrezko palmondo hostoa jaso zuena.

Galiarrak, euren herrixkara, Greziara eraman zituen itsasontzi berean itzuli ziren, eta harrera jaialdian, urrezko palmondo hostoa erakusteko eskatu ziotenean, honek, berak baino gehiago behar zuen bati oparitu ziola erantzun zien. Julio Zesarrek, Erroman, Klaudius Mulusek olinpiar jokoetan lortutako garaipenagatik, zenturioi kargura igo zuen, eta Tulius Borricus tribuno kargura.

Beste pertsonaia batzuk aldatu

  • Mixomatos
  • Rekarabos
  • Skarfas
  • Plexiglas
  • Tiranosuarius
  • Okeibos

Kontutan hartu beharrekoa aldatu

Antzinako Olinpiar jokoetara emakumeak ezin ziren joan

Filma aldatu

2008ko otsailak 8an estreinatu zen Astérix aux Jeux olympiques izeneko filma, komiki honetan oinarritua dagoena.

Erreferentziak aldatu

  1. Arzallus, Maddalen. (2015). «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Arvernoko ezkutua
Asterixen abenturak
1969
Ondorengoa
Asterix eta pertza