Assumpta Aierdi

Ekintzaile soziala

Assumpta Aierdi Olaizola (Donostia, Gipuzkoa, 1972) ekintzaile soziala da.[1]

Assumpta Aierdi
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Biografia   aldatu

Formakuntza aldatu

Assumptaren formakuntzak historia garaikidea, soziologia eta feminismoak bateratzen ditu;  honez gain esperientzia profesionaletik eta militantziatik bai garapenerako kooperazioan bai eraldaketa sozialerako hezkuntzan ere formakuntza jarraitua du.[2]

Lan ibilbidea aldatu

Asiako Hegoekialdean UNESCO-n eta UNICEF-en lan egin ondoren, Euskal Herrian hainbat urtez elikadura burujabetzaren alde egin du lan. Emaus Fundazio Sozialeko hezkuntza eta intzidentzia arduraduna ere izan da, argitalpenak eta formazio eta partaidetzako prozesuak diseinatu eta koordinatu ditu, hezkuntza, ekonomia solidarioa, bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren eremuetako eragile ezberdinekin.[3][4]

Maider Sagredorekin batera, Sorginlore sortu zuen 2018an. Sorginloretik aholkularitza, formakuntza eta dinamizazioa eskaintzen dute metodologia praktikoen bidez. 2023ko martxoan Nortasuna Sarean jardunaldian parte hartu zuen Donostiako San Telmo Museoan. Komunikazio parekidearen miopiak aztertze aldera.[1]

Aniztasuna eta generoa lantzen dituzte ikastaroetan. Herri hezkuntzan eta pedagogia feministan oinarritzen dira Bizipenei balioa eman, eta horietatik abiatzen dira eraldaketa egiteko.[1]

Bide eraldatzaileak helmugan

Ekimenak aldatu

  • Emakumeen indarra.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Urkizu, Urtzi. ««Kultura parte-hartzaileak dira bide eraldatzaileak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  2. «Assumpta Ayerdi Olaizola | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  3. Elkarrizketa: Assumpta Aierdi. (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  4. Assumpta Ayerdi: “Sare lana etengabeko ikaskuntza eta eraikitze kolektibo bat da” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).
  5. Emakumeen indarra: vivencias e imaginario en tiempos de covid – Sorginlore. (Noiz kontsultatua: 2023-03-22).

Kanpo estekak aldatu