Assumpta (abestia)

Siniestro Totalen abestia

Assumpta Siniestro Total rock talde galiziarraren gaztelerazko abestia da, 1984. urtekoa. Taldeko partaide Miguel Costasek idatzi zituen musika eta hitzak[1].

Assumpta (abestia)
Siniestro Totalen musika-lana
Egilea(k)Siniestro Total
Argitaratze-data1984
Honen izena daramaAssumpta
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Deskribapena
Honen parte daMenos mal que nos queda Portugal (en) Itzuli

Neskalagun katalan bati buruzkoa da, eta izenburua ez da agertzen hitzetan: bururatu zitzaien emakumezko izenik katalanena hautatu zuen taldeak. Ezaguna egin zen lelo batekin hasten dira hitzak: "Era una chica muy mona / que vivía en Barcelona"[2].

1980ko hamarkadan bertan, Bilboko Bala Galduak rock taldeak bertsioa egin zuen, Bilbora egokitua[3]. Honela hasten zen: "Era una chica muy ñoña / que vivía en Begoña".

Erreferentziak aldatu

  1. «Siniestro Total - Assumpta» www.siniestro.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  2. (Gaztelaniaz) Raúl, Autor. (2020-05-05). «Siniestro Total. “Assumpta”» La Guitarra de las Musas (Noiz kontsultatua: 2020-12-17).
  3. Diez, Arrate. (2012). «Otxarkoagako auzoetxearen mende laurdena: La Caldera Musika Elkartea» Berton (155) 2012-06-01.

Kanpo estekak aldatu