Aski da! (gaztelaniaz: ¡Basta Ya!) Euskadi eta Espainiako hiritar batzuek sortutako erakundea zen, zeinek hiru helburu zituen: ETAko ekintzak salatzea, euren biktimak babestea eta Euskadiko egungo estatus politikoa, Espainiako Konstituzioak eta Euskadiko Autonomia Estatutuak ezarritakoa alegia, defendatzea, batez ere euskal abertzaleen aldatzeko saioen aurrean (Ibarretxe Planaren kasuan esaterako). Bitarteko nagusiak manifestaldiak eta hedabideetarako adierazpenak zituen.

1999an sortu zuten, Ermuko Foroa, Salvador Foroa, Denon Artean eta Terrorismoaren Biktimen Elkartea elkarteen babesari esker, lehendabiziko bozeramailea Fernando Savater filosofoa izanik.

Hasiera batean PSOE eta PP inguruko pertsonak batzen zituen arren, 2007. urte inguruan PSOEko José Luis Rodríguez Zapaterok kritika gogorrak jaso zituen erakunde honen partetik, terrorismoren aurka burututako politika zela eta.

2001eko apirilean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Jaime Mayor Oreja eta Nicolás Redondoren aldeko bozka eskatu zuen.[1]

Aski da! erakundeko kide ezagunenak Jon Juaristi, Joseba Pagazaurtundua (ETAk 2003an hilda), Maite Pagazaurtundua, Consuelo Ordóñez, Arcadi Espada, Carmen Iglesias, Javier Urquizu, Mikel Azurmendi, Iñaki Ezkerra, Agustin Ibarrola, María San Gil, Rosa Díez edota Fernando Savater izan ziren.

2007ko maiatzean desagertu zen. Urte horretan, besteak beste Aski da! eta Fernando Savaterrek bultzatuta, UPyD alderdia sortu zuten.[2]

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu