Asier Serrano

euskal idazlea

Asier Serrano Lasa (Eibar, Gipuzkoa, 1975eko maiatzaren 20a - ) euskal idazle eta kantugilea da.

Asier Serrano

Bizitza
JaiotzaEibar1975eko maiatzaren 20a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoapop rock

Literaturaren Zubitegia: 152 Badok: asier-serrano Musikasten: asier-serrano

Bizitza aldatu

EH Sukarra taldeko letragilea eta Lorelei taldearen abeslari eta gidari izandakoa da. Lorelei Asier Serrano idazle eta kantariak eta Mikel Gorosabel musikariak (EH Sukarra) 1990eko hamarkadan sortutako taldea izan zen.

EH Sukarra taldearen diskoetan hasitako lankidetzari segida eman zioten pop lirikoko proiektu honetan. Serranoren Bada hiri gorri bat poema liburuan oinarrituriko disko batekin plazaratu zen taldea 1997an, eta geroago Tatuatu zenidan zerua kaleratu zuen. Azken urteetan, bakarkako zenbait disko kaleratu ditu Serranok, eta literatur ibilbidea ere egin du. [aldatu] Biografia

90eko hamarkadaren hastapenetan, arreta piztu zuen Asier Serranok (Eibar, Gipuzkoa, 1975). Lubaki Banda literatur taldeko kide izan zen, artean oso gazteak ziren beste zenbait idazlerekin batera: Harkaitz Cano, Garikoitz Berasaluze, Xabier Aldai eta Xabier Gantzarain, besteren artean. Poesia da Serranok betidanik jorratu duen esparrua, eta hau jendearengana eramateko kezkak bultzatu zuen musikan ere aritzera. Poesiaren herritartzeko gaitasunari buruz jarrera ezkorra agertu zuen elkarrizketa batean: «Batere kasurik ez dio egiten jendeak poesiari. Gainera, nire ustez, hala izan behar du. Poesia subnormalentzat da. Ni ere poesia errezitaldietan asko aspertzen naiz. Poesiak minorizatua eta minoritarioa izan behar du» (1). Poesia eta musika nahasteko hainbat ahaleginetan aritu zen, Hilakotz taldearekin Ane gutun galdua errezitaldia sortu eta maketa grabatu zuen, baina saio arrakastatsuena Mikel Markez kantariarekin eta Joxemari Carrere ipuin kontalariarekin ondutako Igurtzi nazazu berriro, laztana ikuskizunarekin gertatu zen.

1994. urtean, EH Sukarra taldearekin kolaboratzen hasi zen. Garaien laberintoan diskoan (Esan Ozenki, 1994) hitz gehienak Serranok idatzi zituen, eta hala gertatu zen Eibarko taldearen hurrengo diskoetan ere. Hortaz, EH Sukarrako buru Mikel Gorosabel 'Norton'-ek eta Serranok elkarlana zabaltzea erabaki zuten; Serranoren poesia errezitaldietan teklatua jotzen eta musika sortzen hasi zen 'Norton', eta, azkenean, Lorelei prestatu zuten.[1] Serranok argitaraturiko Bada hiri gorri bat poema liburutik abiatu zen Lorelei lehen kantuak egiteko. «Emakumearen ezpain gorrien irudia hartu dugu Loreleirentzat, ez maitasun perfektuaren gisa, morboaren eta gogoaren inguruan kokatuta baizik» (2). EH Sukarraren rock gogorrarekin zerikusirik ez zuen poema horietarako 'Norton'-ek sortutako musikak, eta 80ko hamarkadako pop taldeen soinutik gertu zegoen. Pop musika lasai eta erromantikoa morbo eta gau giroarekin nahastu nahi zuen Loreleik. Berehala grabatu zuten lehen diskoa, Bada hiri gorri bat (Gaztelupeko Hotsak, 1997), bi taldekide gehiagorekin -Jon Maza (bateria, Estigia) eta Mikel Irisarri (baxua, Katarro)-, eta hari eta haize moldaketekin. Harrera polita izan zuen lanak, beharbada pop doinuen gose zegoelako euskarazko musikaren kontsumitzailea. Horren ondorioz, egitasmoari jarritako urtebeteko epea luzatzea erabaki zuen taldeak.

Lehen diskoa aurkezteko Euskal Herri osoa zeharkatu ostean, luze gabe bigarren lanerako kantuak prestatzeari ekin zioten, eta Tatuatu zenidan zerua heldu zen (Gaztelupeko Hotsak, 1999). Bakardadeari eta zoriontasunari buruzko lan horretan, soinua gogortu egin zuen taldeak, baina hala ere, hitzek jarraitzen zuten izaten garrantzi handiena: «Diskoa hitz ederrez josten saiatu gara, jendea ohi dadin Lorelei ez dela bakarrik musika talde bat, horren atzetik badagoela poesia eta musika lotzen dituen lan bat» (3).

Bigarren diskoa plazaratu eta gero, banandu egin zen taldea. Geroztik, Serranok hiru disko kaleratu ditu bere izenean: Ez esan inori (Gaztelupeko Hotsak, 2002), Gerrari bai (Oihuka, 2003) eta Hoteleko kantuak (Oihuka, 2005). Bere hitzak hainbat talde eta abeslarik erabili dituzte kanturako: Gari, Exkixu, Eraso!, Jexuxmai Lopetegi, Tapia eta Leturia Band, Patxi Saiz...

Halaber, idazle curriculuma ere nabarmen luzatu du Serranok azken urteotan, nobelak (Eskuetan mapak, 2007; Zuloan, 2007; Erlojugilea, 2009), narrazioak (Hoteleko kontuak, 2001) eta poesia-liburuak (Picassoren zaldia, 2007) argitaratu baititu. Euskal PEN Klubeko kidea da.

Lanak aldatu

Literatura aldatu

Narrazioa aldatu

Nobela aldatu

Poesia aldatu

Haur eta gazte literatura aldatu

Musika aldatu

Lorelei aldatu

Bakarka aldatu

Sariak aldatu

 
Asier Serrano 2017ko Euskadi Literatura sarien ekitaldian.
  • 2011. Irun Hiria saria Desterratuen piztiarioa poema liburuagatik.[4]
  • 2015. Irun Hiria saria Ate osteko itzalak poesia bildumarengatik.[5]
  • 2016. Xabier Lete saria Linbotarrak poesia liburuagatik.[6]
  • 2017. Kutxa Irun Hiria saria Denen mina da nirea poesia bildumarengatik.[7]
  • 2017. Espainiako Kritika Saria, euskarazko poesiaren sailean, Linbotarrak liburuagatik.
  • 2017. Euskarazko Euskadi Saria Linbotarrak poesia liburuagatik.[8][9]

Erreferentziak aldatu

  1. Barandiaran Arteaga, Gotzon. (2013). «Idazlea galdu da ahaire baten lanbropean» (PDF) Hegats, 51: 92 eta 95. orr.k. (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  2. «Bada hiri gorri bat» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
  3. «Tatuatu zenidan zerua» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
  4. «Asier Serrano eta 'Desterratuen piztiarioa'» uberan.eus 2011-09-15 (Noiz kontsultatua: 2017-10-06).
  5. "Juan Luis Zabalak irabazi du Kutxa Irun Hiria eleberri saria 'Txistu eta biok' lanarekin. Asier Serranorentzat izan da poesia saria Ate osteko itzalak lanagatik", Berria 2015-12-19.(2017-09-30ean kontsultatua).
  6. "Asier Serranok irabazi du Xabier Lete Poesia Saria 'Linbotarrak' lanarengatik", Berria, 2016-04-12. (2017-09-30ean kontsultatua).
  7. "Maixa Zugasti eta Asier Serrano dira aurtengo Irun Hiria saridunak", Berria, 2017-09-24.(2017-09-30ean kontsultatua).
  8. Kulturklik Leire Bilbao, Ander Izagirre, Mikel Valverde eta Matías Múgica dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako gainerako irabazleak. .
  9. "Asier Serrano eta Arantxa Urretabizkaia, aurtengo Euskadi saridunak", Berria, 2017-09-29. (2017-09-30ean kontsultatua).

Kanpo loturak aldatu