Asian Dub Foundation britainiar musika electroniko-taldea da, rock instrumentuak erabiliz —punkaren eragina adierazteko— breakbeat, dub, dancehall eta ragga nahasten dituena.

Asian Dub Foundation
Asian Dub Foundation zuzenean.
Datuak
JatorriaLondres Ingalaterra
Musika motaBreakbeat, dub, dancehall, ragga
Urteak1993 - egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Slash, Virgin, FFRR, EMI
Taldekideak
Steve Chandra Savale (Chandrasonic)
Sanjay Gulabbhai Tailor (Sun-J)
John Pandit (Pandit G)
Prithpal Rajput (Cyber)
Aktarv8r
Martin Savale
Al Rumjen
Lehengo taldekideak
Deeder Zaman
Rocky Singh
Dr Das
Ghetto Priest
Lord Kimo
MC Spex
Informazio gehigarria
www.asiandubfoundation.com
Facebook: asiandubfoundation Twitter: adfofficial MySpace: asiandubfoundationuk Bandcamp: asiandubfoundation Last fm: Asian+Dub+Foundation Musicbrainz: db612997-f11e-424d-8b41-cf410a433656 Songkick: 265138 Discogs: 3129 Allmusic: mn0000936480 Deezer: 1422 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Taldea 1993an sortu zen, Identical Beat dokumentalaren ondorioz. Filma Londresko Farringdon Community Music Housen grabatu zuten eta asiar umeei musikaren oinarrizko teknologia irakasteari buruzkoa zen. Aniruddha Das irakasleak, John Pandit gazte-langileak eta Deeder Zaman 14 urteko bengaliar raperoak Asian Dub Foundation izeneko sound systema sortu zuten.

Lehendabiziko maketei esker, "Nation Records" diskoetxearekin kontratua izenpetu eta Conscious izeneko lehen EP grabatu zuten 1994an. EP horretan punk to ambient eta bengaliar folk abestien eragina nabaria zen[1]. Lehen kanta arrakastatsua Rebel Warrior izan zen, 1920ko hamarkadan Kazi Nazrul Islam bengaliar poetak idatzitako Bidrohi poeman oinarrituta[2].

Bigarren albumak Rafi's Revenge zuen izena; besteak beste, Naxalite abestian Indiako naxalita ideologia goretsi zuten hor.

2001ean, La Haine eta 2004an La Bataille d'Alger filmetarako soinu-bandak egin zituzten. Tartean, 2003an Enemy of the Enemy albuma argitaratu zuten, Sinéad O'Connorren lankidetzaz. Urte hartan, 100.000 ikusleren aurrean aritu ziren Dordoinako Larzac herrian, José Bové laboraria omentzeko kontzertu batean.

2006ko irailean, Gaddafi: A Living Myth dub/punk opera estreinatu zuten Londresko Coliseum antzerkian. 2007ko udaberrian Timefreeze 1995-2007 bilduma atera zuten, Public Enemy taldeko Chuck D-ren laguntzaz. Hurrengo urtean Punkara izeneko albuma kaleratu zuten.

Diskografia aldatu

Albumak aldatu

Asian Dub Foundation aldatu

Zbk. Izena Urtea Postua
(UK Albums Chart)
Oharra
01 Facts and Fictions 1995
02 R.A.F.I. 1997 Frantzian bakarrik argitaratua
03 Rafi's Revenge 1998 #20
04 Conscious Party 1998 Frantzian bakarrik argitaratua
05 Community Music 2000 #20
06 Frontline 1993-1997: rarities and remixes 2001
07 Enemy of the Enemy 2003 #81
08 Live: Keep Bangin' on the Walls 2003 (CD)
09 Tank 2005
10 Time Freeze 1995/2007: The Best Of 2007 (CD)
11 Punkara 2008 (CD)

Dr. Das aldatu

  • Emergency Basslines (2006)

Deeder Zaman aldatu

Ghetto Priest aldatu

  • Vulture Culture
  • Beyond Flesh

Singleak aldatu

Urtea Abestia Postua
(UK Singles Chart)
Oharra
1997 "Naxalite" #112
1998 "Free Satpal Ram" #56
1998 "Buzzin'" #31
1998 "Black White" #52
2000 "Real Great Britain" #41
2000 "New Way, New Life" #49
2003 "Fortress Europe" #57
2003 "1000 Mirrors" #81 Sinéad O'Connorrekin batera

DVDak aldatu

  • Asian Dub Foundation live: Asian Dub Foundation live (DVD) (2003)

Erreferentziak aldatu

  1. Sharma, Samjay; Hutnyk, John; Sharma, Ashwani "Dis-orienting Rhythms: Politics of the New Asian Dance Music" Londres: Zed Books Ltd. ISBN 978-1-85649-469-4.
  2. Hutnyk, John: "Culture Move: On Asian Dub Foundation"

Kanpo estekak aldatu