Liztor asiar

Asiako liztor» orritik birbideratua)

Liztor asiarra (Vespa velutina) edo Asiako liztor beltza liztor espezie bat da, gorputz beltzekoa, jatorria Asiako hego-ekialdean duena. Espezie inbaditzailetzat jotzen da Europako hainbat tokitan.[1][2][3][4][5]

Liztor asiar
Asiako liztorra
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHymenoptera
FamiliaVespidae
GeneroaVespa
Espeziea Vespa velutina
Eguneko zikloaeguneko

Ezaugarriak aldatu

Liztorra izateko nahiko handia da: 30 milimetro inguru luze da. Erkatze aldera, bertako erle arrunta (Apis mellifera) baino hiru aldiz handiagoa da.[6]

Hala ere, pixka bat handiagoa da Europako bertako liztor espezie handiena, Euskal Herrian ere badugun liztortzarra (Vespa crabro).

Jatorriz India iparraldeko liztorra da. Txinatik zetorren barkuren batean sartu zen Bordelen (Frantzia) 2004an. Ipar Euskal Herrian sartu zen 2008an edo, eta handik Hego Euskal Herrira. Kalte handiak eragiten ari da erlezaintzan eta oraindik ez da erremediorik aurkitu eraso horri aurre egiteko. Erleez aparte, ez da ezagutzen zer kalte egiten ari den beste intsektuen artean.[7]

Deskribapena aldatu

Erregina: 3.5cm neur dezake eta urte bat inguru bizitzen da.

Langilea: Hau Vespa velutina motaren artean txikiena da. 2.5cm neurtzen du eta arra, berriz, 3cm-ra erraz iristen da.

Bizi zikloa aldatu

 

Azpiespezieak aldatu

 
Vespa velutina nigrithorax - Toulouse

Euskal Herrian vespa velutina nigrithorax bakarrik bizi arren, badaude beste azpiespezie asko munduan zehar:

Espezie inbaditzailea Euskal Herrian aldatu

 
Garrantzi handia du kabiak lehenbailehen aurkitzeak.

2005ean lehendabizikoz egurra zeraman itsasontzi batean Bordeleko portuan agertu zenetik[6], Europan espezie inbaditzailetzat jotzen dute. Asiako liztorrak, erlauntzak erasotzeaz gain[8], hego-mendebaldeko Europan kalteak eta alarma egoera sortu ditu[9]. Zuhaitzetan, lau eta sei metro artean, bere habia jartzen duen liztor hau jadanik zenbait urtez Ipar Euskal Herrian izan arren, 2010an lehendabizikoz Hego Euskal Herrian aurkitu zuten, izan ere, Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak eta Neiker-Tecnalia erakundeak Irunen Vespa velutina nigrithorax espezimen batzuk topatu zituzten[10].

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Tan, K.; Radloff, S. E.; Li, J. J.; Hepburn, H. R.; Yang, M. X.; Zhang, L. J.; Neumann, P.. (2007-01-19). «Bee-hawking by the wasp, Vespa velutina, on the honeybees Apis cerana and A. mellifera» Naturwissenschaften 94 (6): 469–472.  doi:10.1007/s00114-006-0210-2. ISSN 0028-1042. (Noiz kontsultatua: 2018-11-23).
  2. Vespa velutina. Euskalterm, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-27).
  3. «Zer egin behar dut liztor asiarren habia ikusten badut?» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
  4. Liztor asiarrak Espainian, zergatik atxilotu (sic) behar dira? | Consumer. 2013-01-27 (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
  5. Goiena Komunikazio Taldea: Liztor asiarra harrapatzeko tranpa berria (bilatu bideoa online).
  6. a b Arratibel, Ainara. (2011-05-10). «Erleen borrero, erlezainen amesgaizto» Berria.
  7. Aizpurua, Martxel. (2020). «Erleekin solasean» www.buruxkak.eus (UEU) ISBN 978-84-8438-706-0. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
  8. Arratibel, Ainara. (2011-05-10). «Arriskuetatik harago, natura aberasten» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  9. «Tourists warned as Asian hornets terrorise French» The Telegraph 2009-8-19.
  10. «La avispa asiática ya está aquí» Noticias de Gipuzkoa 2010/11/23.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu