Asia (erromatar probintzia)

Asia erromatar probintzia, Antzinako Erromak, Errepublikaren garai berantiarretan erantsitako banaketa administratibo bat izan zen. Prokontsul batek gobernatutako probintzia senatorial bat zen. Egoera hau ez zen aldatu Erromatar Inperioa 211n berrantolatu zenean.

Asia (erromatar probintzia)
 Bizantziar Inperioa
Administrazioa
Izen ofizialaAsia
Ασία
Praetorian prefecturepraetorian prefecture of the East
DiozesiDiocese of Asia
HiriburuaEfeso
Deuseztapen data630
Geografia
Koordenatuak38°24′N 28°18′E / 38.4°N 28.3°E / 38.4; 28.3
Demografia
Artikulu hau Erromatar Inperioko probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Asia (argipena)».

Historia aldatu

Antioko III.a Handia seleuzidar erregeak, lurralde hau utzi behar izan zuen erromatarrek bere armada sarraskitu zutenean Magnesiako guduan, K.a. 190ean. Apameako Bakearen ondoren, K.a. 188an, eskualde guztia Erromari emana izan zen, eta errege txotxongilo baten gobernupean jarria, hiriburua Pergamon zuelarik.

K.a. 133an, Pergamoko errege zen Atalo III.ak, oinordekorik ez zuenez, bere erresuma Erromari utzi zion. Nolabaiteko zalantza baten eta bere burua Atalo III.aren anaitzat adierazi zuen Eumenes III.ak edo Aristonikok zuzendatuko matxinadaren ondoren, Asia Prokontsular probintzia erromtarra formaldua izan zen, Misia, Lidia, Karia eta Frigia eskualdeak barne.

Asiako hiri handiak, Efeso eta Pergamo kasu, munduko metropolirik handienen artean zeuden.

326. urtearen ondoren, Konstantino I.a Handia erromatar enperadoreak, hiriburua Bizantziora pasa zuenean, bere izena, Konstantinopla emanez, Asia probintzia, erdikoago bihurtu zen, eta erromatar kultura eta helenistikoaren gune bat izaten jarraitu zuen mende askoan zehar. Lurraldeak, Bizantziar Inperioaren zati izaten jarraitu zuen XV. menderarte.

Kanpo estekak aldatu


120ko Erromatar Inperioko probintziak
 
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre