Ascobi-Bieba, Asociacion de Construcctores y Promotores de Bizkaia/ Bizkaiko Etxegileen Bazkundea, Bizkaiko eraikuntza sektorearen erakundea da. Erakundeak, bilboko transformazioan rol garrantzitsua izan du. Egoitza, bilboko gurutze sakratuko enparantzan dago, 5 zenbakian eta 6. solairuan, hain zuzen ere. Erakundeak, urtero, ASCOBI Txostena azaleratzen du, Bizkaiko eta Euskadiko eraikuntzako sektorearen analisiarekin.

Historia aldatu

1977. urtean eratu zen erakundea. Erakundearen helburuak ondorengo hauek izan ziren:

  • Elkartekideen defentsa aktibitate profesionalean.
  • Elkartekideentzat interesgarriak diren serbitzuak eratzea eta mantentzea.
  • Organismo publikoekin erlazioa mantentzea, garatzea eta erraztea.
  • Erakunde publikoei elkartekideen erreklamazioak, ekimenak eta asmoak azaltzea.

XXI. mendean Erailur eratu zen Bizkaiko arkitektoekin batera erlazioa gogortzeko asmoarekin.

Lehendakariak aldatu

  • Jose Mari Mujika (1982-1986)
  • Jose Francisco Murga (1986-1990)
  • Luis Andres Merodio (1990-1994)
  • Jose Luis Olabarri (1994-2002)
  • Iñaki Barrenetxea Espiga[1] (2002-2010)
  • Manu Galindez (2010-2014)
  • Humberto Perea[2] (2014-2018)
  • Alex Bidetxea (2018-)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) País, El. (2002-04-20). «Iñaki Barreneche, nuevo presidente de Ascovi» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).
  2. Press, Europa. (2017-03-30). «La Construcción vasca continúa "inmersa en una profunda crisis", según Ascobi» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).

Kanpo estekak aldatu