Arzak since 1897
Arzak since 1897 2020. urtean Asier Altunak zuzendutako film dokumentala da.
Arzak since 1897 | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Arzak since 1897 |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 70 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Donostia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Asier Altuna |
Gidoigilea(k) | Asier Altuna |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Bainet Media |
Argumentu nagusia | Arzak |
Sinopsia aldatu
Mende bat baino gehiago pasatu da Arzak jatetxea sortu zenetik: 1897. urtea zen, eta Donostiako Mirakruzen ireki zuten. Geroztik, milaka pasarte bizi izan dituzte bertan Juan Mari Arzak eta Elena Arzak sukaldariek.
Historian eta ehun urte baino gehiagoko lan prozesuan ez ezik, orainean eta etorkizunean egin du azpimarra dokumentalaren zuzendariak, erreleboan, Juan Mari lehen lerrotik erretiratzear baitago. Horrenbestez, hurrengo belaunaldiaren esku geldituko da jatetxea: Elenaren gidaritzapean, hain zuzen ere.[1]
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Arzak, iragana eta etorkizuna» Berria 2020-10-03 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |