Arturo Erregea (animea)

Arturo Erregea (Marrazki Bizidunak)» orritik birbideratua)

Arturo Erregea (japonieraz: 円卓の騎士物語 燃えろアーサー Entaku no Kishi Monogatari Moero Āsā?, lit. Mahai Biribileko zaldunen istorioa: Arturo liluragarria) Toei Animationeko ekoiztutako japoniar marrazki bizidun saila da. Euskal Herrian ETB 1 kateak euskaraz lehendabiziko aldiz 1984. urtean eman zuen, arrakasta handiz, eta garai hartako haur euskaldun askok haren abestiak buruz ikasi zituzten. Sail hau Artur erregearen kondairan oinarrituta dago.

Arturo Erregea (animea)
Jatorria
Izenburua円卓の騎士物語 燃えろアーサー
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Sasoi kopurua2
Atalak30
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko anime eta manga
Hizkuntzajaponiera
Deskribapena
OinarrituaArthurian romance (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Tomoharu Katsumata
Masayuki Akehi (en) Itzuli

[[Kategoria:Masayuki Akehi (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Gidoigilea(k)Sukehiro Tomita (en) Itzuli
[[Kategoria:Sukehiro Tomita (en) Itzuli idatzitako telesailak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaToei Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Fuji Television
Hasiera-data1979ko irailaren 9a
Amaiera-data1980ko martxoaren 3a

IMDB: tt0185825 Allocine: 5299 Edit the value on Wikidata
kronologia
Arturo Erregea (animea) King Arthur: Prince on White Horse (en) Itzuli

Emanaldiak aldatu

ETBk marrazki bizidun hauek hiru alditan eman zituen:

  • 1984ko apirileko ostegunetan, 19:30etan, hurrengo ostiraletan 14:00etan errepikatzen zutelarik.
  • 1986ko apirilean, astelehenetik ostiralera, 19:00etan.
  • 1986ko abendutik hasita 1987ko ekainaren 27 arte, larunbatetan, 10:00etan.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kontakizuna Arturo erregea haurra delarik hazten da, Uther Erregea bere aitak Kameloten agintzen du. Aldi horretan bertan, Kamelot irrikatzen duen Lavik erregeak erresuma erasotzen du. Arturoren gurasoak bertan hiltzen dira baino Merlin aztiak beren semetxoa heriotzatik salbatu eta haurra zaldun baten babespean jartzen du. Zaldun honek urteetan zehar haur hori bere semea balitz bezala hezten du.

Arturo mutikoak 15 urte betetzean bere aitaorde eta Kay anaiordearekin batera zaldun lehiaketa batetara joaten da. Lehiaketa honetan zehar Excalibur ezpata bere ingudetik ateratzea lortzen du, honenbestez Arturo Ingalaterrako legezko erregea dela egiaztatuz. Une horretantxe Arturoren aitaordeak errege leinuko jatorria duela azaltzen dio. Ordudanik Arturo erregeari bere bidean zehar hainbat adiskide berri gehitzen joango zaizkio: Lantzelot, Tristan, Genobeba (Arturoren emazte eta Kameloteko erregina bilakatuko dena), Pertzeval, Merlin, Uther eta Igraine, horiekin batera Mahai Biribila osatuko dute, eta Lavik erregearen eta Medessa sorgin zitalaren aurka borrokatuko dira.

Abestiak aldatu

Sarrerako abestia aldatu

Sarrerako abesti osoaren euskarazko bertsioa ikusgai webgune honetan dago.

« Baso barruan zehar

zaldun bakar bat doa.
Tximista bezain azkar,
alboan zintzilik ezpata.
Arturo Erregea, gudaririk zintzoena!

»


Amaierako abestia aldatu

Amaierako abesti osoaren euskarazko bertsioa ikusgai eta entzungai webgune honetan dago.

« Arturo Errege eta Ginebra Erregina,

Kamelot Gorteko bikote atsegina.
La, la, ra, la, ra, la, la.
Lagunekin bat ziren.
La, la, ra, la, ra, la, la.
Bakean bizi ziren,
Erresumatik gaizkileak
bota ondoren.

»


Kanpo estekak aldatu