Artubi

Euskal Herriko mendia

Artubi Aralarko mendilerroaren Malloan dagoen mendi bat da. Malloa, iparraldetik ixten du. Astunalde lepoak, Uakorri menditik banatzen du. Lepo hau, Amezketa eta Araitzeko haranaren arteko pasabide naturala da.

Artubi
Datu orokorrak
Garaiera1.263 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′51″N 2°02′23″W / 43.03086°N 2.0396°W / 43.03086; -2.0396
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAmezketa/Azkarate
MendikatMendikat

Irispideak aldatu

Amezketatik, Arritzagako harana zeharkatzen da, Anduitzen azpitik antzinako meatze instalazioetaraino. Hemendik, Astunaldera igo daiteke. Azkaratetik, Astunalderako bideak. Balerdiko hegoekialdeko ertza inguratzen du, Astunaldeko kanal handipean kokatzeko. Sigi-sagaka doan igoera gogor batek, tontorrera daroa.

Amezketatik igotzeko dagoen beste aukera bat, Larrondoko lautadara heltzea da, Arritzagako labarraren eskuineko bazterraren gainean dagoen lautada handia. Toki honetan, Zabalegiko iparraldeko magaletik igo daiteke, Zabalegi leporaino iristeko. Toki honetatik, Artubiko tontorrera iris daiteke.

Aritzagako haranak U forma du, eta honek, jatorri glaziarra izan dezakeela pentsarazi du. Hau, Buruntzuzuineko meatzeetan aurkitutako sedimentuengatik izango litzateke. Batzuek, hau, aurreko morrena bezala identifikatu dute. Baina, metaketa hauek, oso garai hotzetan eratu ziren arren, baztertuta geratzen da glaziarearen aukera, baina ez elurtegiena.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak aldatu