Artoisko konderria (frantsesez: comté d'Artois, nederlanderaz: graafschap Artesië) Erdi Aroko estatu feudala izan zen, 1384-1477/1482 bitartean Borgoinako dukeen esku, eta 1493-1659 bitartean Austriako Etxearen mende egon zena.

Artoisko konderria
Comté d'Artois (fr)
Graafschap Artesië (nl)
1237 – 1659
Konderria
Artoisko konderriko bandera

Artoisko konderriko armarria

Artoisko konderria 1350 aldean
Geografia
HiriburuaArras
Kultura
Hizkuntza(k)Frantsesa
Historia
Sorrera1237ko ekainaren 7a
Pirinioetako Hitzarmena1659ko azaroaren 5a
Aurrekoa
Flandriako konderria
Ondorengoa
Frantziako Erresuma

Geografia aldatu

Iparraldean Flandriako konderriarekin zuen muga, ekialdean Flandria eta Hainautekin, mendebaldean Calaisko itsasartearekin eta hegoaldean Pikardiarekin. Hiri nagusiak Arras (Atrecht), Calais (Kales), Boulogne-sur-Mer (Bonen), Saint-Omer (Sint-Omaars), Lens eta Béthune ziren.

Historia aldatu

1180an, Elisabet Hainautekoaren ezkonsari moduan, Frantziako koroak hartu zuen mendeko. Luis VIII.a Frantziakoak Roberto semeari utzi zion konderria; hau 1237an jabetu zen Artoisko lurrez. Oinordetzaren bitartez, 1384an Borgoinako dukeek jaso zuten konderria, eta 1493an habsburgotarren eskuetara pasa zen. XVI. mendetik aurrera Espainiako koroaren gutiziari aurre egin zion. 1659an, Pirinioetako Bakea sinatu ondoren, Frantziako eskualde bilakatu zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu