Artista gazte bat (Ditlev Blunck) zirriborro bati begira ispilu batean

Wilhelm Bendzen margolana

Artista gazte bat zirriborro bati begira ispilu batean (danieraz: En ung kunstner (Ditlev Blunck) betragter en skitse i et spejl) margolana Wilhelm Bendz Danimarkako margolariak 1826an egin zuen. Erabili zuen teknika oihal gaineko olioa izan zen. Lanean agertzen den protagonista Ditlev Blunck da, margolaria bera ere. Margolana Danimarkako Urrezko Aroan kokatzen da.[1]

Artista gazte bat (Ditlev Blunck) zirriborro bati begira ispilu batean
Jatorria
Sortzailea(k)Wilhelm Bendz
Sorrera-urtea1826
IzenburuaEn ung kunstner (Ditlev Blunck) betragter en skitse i et spejl eta A Young Artist (Ditlev Blunck) Examining a Sketch in a Mirror
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak98 (altuera) × 85 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaDanimarkako Galeria Nazionala
BildumaDanimarkako Galeria Nazionala
InbentarioaKMS280
Koordenatuak55°41′20″N 12°34′43″E / 55.6889°N 12.5786°E / 55.6889; 12.5786
Map
Historia
ErakusketakEuropeana 280
L’Âge d’or de la peinture danoise (1801-1864) (en) Itzuli

Jatorria aldatu

Margolana 1826an egin zen. Une hartan Wilhelm Bendz margolarien eginkizunen gaineko hausnarketa sakonean murgiltzen ari zen. Haren ustez margolariak ez ziren eskulangileak, artistak egungo zentzuan, intelektualak. 1820. hamarkadan margolari batzuen erretratuak haien estudioan lan egiten egin zituen; kasu honetan Ditlev Blunck da, Bendzen estudiokidea, Blunk George Sonne margolariaren erretratua margotzeko prozesuan agertzen da.

Deskribapena aldatu

Gogoratu behar da Benz eta Blunck margolan-estudio berean lan egiten zutela. Margolanak artista gazte bat erakusten du, Ditlev Blunck, bere lanean atsedena hartu duena. Bendzek Carl Edward Sonne irarlearen anaia den George Valtin Sonneen erretratua prestatzen ari da, eta Blunckek margoaren zirriborroa aztertzen ari da. Horretarako, ispilu baten aurrean jarri da, horrela, konposizioa hobeto ikusi ahal izateko.

Eszenak margolaritzak eskatzen duen seriotasuna azaltzen du. Ditlev Blunck tresnaz inguraturik dago: lanabesaz, margo-kutxaz, paletaz, astoz, burezur batez, marrazki-liburuxka. Atzealdean zirriborro bat ikus daiteke, margolana egin aurretik beharrezko lana.

Teknika aldetik, ispiluak artistaren abileziak erakusteko aukera eskaintzen du, konplexutasuna sortuz. Halaber, eszenari asetasun-sentipena ematen dio, lanaren zailtasuna adieraziz.

Benzen beste erretratuak aldatu

 
Eskultoreak (Christen Christensen) zuzeneko ereduetatik lan egiten bere estudioan, 1827, Danimarkako Arte Museoa.
 
Niels Peter Holbech margolariaren erretratua, 1830 inguruan, Fuglsang Art Museum.

Bibliografia aldatu

Berman, Patricia G. (2007). Nyt lys over 1800-tallets maleri. Oslo: Aschehoug. ISBN 978-87-1123245-3.

Erreferentziak aldatu

  1. http://fotoarkivet.thorvaldsensmuseum.dk/letters/pdf/43469/Medd._1994_Munk.pdf 103-113 or,. Meddelelser fra Thorvaldsens Museum, 1994.

Kanpo-estekak aldatu