Arthur Young (Londres, 1741eko irailaren 11 - Londres, 1820ko apirilaren 12a) britainiar ekonomialaria izan zen. 1763an, landetxe bat jaso zuen herentziaz eta landetxe horretan jardun zuen lanean. Europan zehar bidaiatu zuen (Irlanda, Frantzia, Espainia, etab.), nekazaritza-teknika berriak ezagutzeko, herrialde haietako herritarren egoera ekonomikoa eta soziala aztertzen zuela. 1793an, Nekazaritza ministro izendatu zuten, eta Ingalaterrako konderrietako nekazaritzari buruzko ikerketak egin zituen ministro izan zen garaian. Industria-iraultzari buruz garrantzi handiko lanak idatzi zituen. Lan nagusiak: Nekazaritza esperimentaleko ikastaroa (1770); Britainiar inperioaren gaur egungo egoerari buruzko saiakera politikoak (1773); Politika aritmetikoa (1774). 1787-1789 urteetan Voyage en France liburua argitaratu zuen; liburu horretan garai artako Ipar Euskal Herriko ingurunearen egoera sozioekonomikoa deskribatu zuen.

Arthur Young

Bizitza
JaiotzaWhitehall1741eko irailaren 11
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaLondres1820ko apirilaren 12a (78 urte)
Hobiratze lekuaTomb Chest, 6 Metres South Of Chancel Of All Saints Church (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, kazetaria, estatistikaria, saiakeragilea, nekazaria, agronomoa eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Société d'agriculture de Paris (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia

Erreferentziak aldatu