Artezarria, artezteko diskoa [1] edo artezteko harria erreminta urratzaile bat da. Gainazalen akabera hobetzeko industrian erabiltzen den mekanizazio prozesu bat da; urratzaileen bidezko mekanizazio prozesuetan txirbila erauzteko erabiltzen dena. Artezteko harriarekin egiten den eragiketak artezketa du izena eta urraketaren bidez materiala kentzeko erabiltzen da.

Artezketa-prozesua gogortasun handiko materialetan erabiltzen da, eta material-kantitate oso txikiak kenduz, 10-6-ko neurketak egin daitezke, eta azaleko zimurtasun-maila oso txikia  lortzen da. Hala, beste mekanizazio prozesu batzuen bidez lortu ezingo liratekeen tolerantzia mailak lor daitezke.

Hala ere, material bigunetan ere erabil daitezke, nolanahi ere, egoera bakoitzean dagozkien ezaugarrietara egokituz.

Kendu beharreko materialaren gogortasuna eta neurriak direla eta, ezinezkoa da beste  mekanizazio prozesu konbentzional bat erabiltzea. Hori dela eta, harriak erabiliz egiten den lanketa hau, gainazalen lanketarako ezinbesteko prozezua bilakatu da sektorean.  

Harriaren ezaugarriak aldatu

  • Harriak sorbatz ebakitzaile kopuru mugagabea du, ale urratzailez osatua, eta ale horietako bakoitzak materialaren kopuru oso txikia erauzten du. Ale horiek aglomeratzaile batek lotzen ditu.
  • Harriaren ebakitzeko puntuak zoriz kokatuta daude, ezin baita kontrolatu harriaren pikor bakoitzaren kokapena eta forma.
  • Sortutako txirbil deformatu gabea 10-6 m ingurukoa da.
  • Ebaketa-abiadura 4.000 m/min-ra irits daiteke.
  • Prozesu horretan kontsumitzen den energia oso handia da, eta erabiltzen den energiaren % 10 harriak kontsumitzen duena da. Energiaren % 80 bero moduan galtzen da.
  • Txirbil-harroketa abiadura oso txikia da, 300 mm³/min ingurukoa.

Harriaren osagaiak aldatu

Artezte-harriaren konposizioan funtzio desberdina duten bi osagai nagusi daude: ale urratzaileaak eta aglutinatzaileak.

Urratzailearen helburua materiala harrotzea da.  

Artezketu beharreko piezan zehaztutako zimurtasun-maila zein gainazalaren kalitate-maila  lortu ahal izateko, funtsezko parametroa da urratzailearen pikorren tamaina.

Zenbat eta ale handiagoa, orduan eta abiadura handiagoa materiala erauzteko, baina  zimurtasun eta azaleko akabera okerragoak. Hori dela eta, pikor askoko harriak erabiltzen  dira arbastatzeko eta pikor xeheko harriak, errendimendu bolumetriko txikiagoa dutenak,  akabera-lanetarako.

Aglutinatzaileak, izenak adierazten duen bezala, urratzaile-pikorrak artezketa-lanetan elkarri lotuta egoteaz arduratzen dira. Aglutinatzailearen ezaugarri nagusia da urratzaileari ebaketa-esfortzuen eta indar zentrifugoen aurrean eusteko duen gaitasuna da.

Egiturak aglomeratzailearen barruko pikorren dentsitatea eta dituen poroak dira.

Pikorren arteko tartearen arabera, egitura mota desberdineko harriak daude. Batetik, pikorrak elkartuta dituzten harriei egitura oso txikia dutela esaten da. Hauetan ez dago aglomeratzaile gabeko eremurik.

Bestalde, bereizita egon daudenean, egitura irekia dutela esaten zaie, eta porositate handia izan dute.

Oso garrantzitsua da prozesu honetan likido hozgarrien lana, prozesu honek bero handia sortzen baitu. Likido hozgarria ondo erabiltzen ez bada, arrailak edo erredurak sor daitezke.

Poro asko dituzten harriei esker, likido hozgarriak hobeto zirkulatzen du, errotazio-abiadura handiagoa dute eta oso egokiak dira gehiegi berotzean hondatu daitezkeen piezak zuzentzeko. Baina honek alde negatiboa ere badu, produktibitate txikia duela.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu