Artegi

abereak babesteko egitura

Artegi, baita ere Arditegi, Korrale, Kortxila, Saroi eta Saletxe, artzainak ardiak eta abereak depredatzaileetik eta eguraldi txarretik babesteko zein biltzeko erabiltzen duen babeslekua da. Artaldea gauez gordetzen den esparrua izaten da.[1] Etimologikoki art- (< ardi ) + -(t)egi da.[2] Egitura aldetik forma ugari ditu.

Artegi bat Yorkshiren, Ingalaterran.

Ezaugarriak aldatu

Artegi arruntenak atari luzeen antzekoak dira. Atari horiek, eskuarki, adaxkak eta egurrak baino ez dituzte, aziendari itzala emateko eta euriarekin busti ez dadin. Egitura horien barru pentsuaren, bazkaren eta abarren ontzi bat izaten dute. Saroiko hormen altuera aldakorra da; zoladura harriztatuta egon daiteke. Harresi horien muturretan zulo txiki bat egoten da, behar denean kumeak baztertzeko.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu