Arte eta Zientzien Hiria

Arte eta Zientzien Hiria (Valentziera Ciutat de les Arts i les Ciències, gaztelaniaz Ciudad de las Artes y las Ciencias), Valentzian, Espainian dagoen multzo arkitektoniko kultural eta aisialdiko bat da.

Sofia Erregina Arte Jauregia
Felipe Printzea Zientzia Museoa

Multzoa, Santiago Calatrava eta Felix Candelak diseinatua, 1998ko apirilak 16an inauguratu zen, L'Hemisferic irekiz. Arte eta Zientzien Hiriko azken osagaia, Sofia Erregina Arte Jauregia, publikoki, 2005eko urriak 9an aurkeztua izan zen, Valentziako Erkidegoko egunean, bere programazio erregularra, urtebete geroago arte hasi ez zen arren.

Arte eta Zientzien Hiria, Turia ibaiaren ibilgu zaharreko amaieran dago, 1980ko hamarkadan, lorategi bihurtu zen ibilgua, 1957ko Valentziako uholde handiaren ondorioz ibaia desbideratu ondoren. Gaur egun, turismo aldetik, Valentziako tokirik erakargarriena da. Hasiera batean, lanen gastu osoa 25.000 milioi pezeta (150 milioi euro) izango zela zenbatetsi zen; azkenean, ordea, 1.102.903.740,66 euro izango ziren (eraikinen ekipamendua kontuan hartu gabe, eta Àgorari oraindik estalki mugikorra jarri ez zaiolarik).[1]

Eraikinak aldatu

Multzoa osatzen duten eraikinak, inauguratu diren ordenan, hauek dira:

  • L'Hemisfèric: begi formaduna. IMAX zine proiekzio gela, planetarioa eta laserra. 13.000 m² inguruko azalera hartzen du.
  • Felipe Printzea Zientzien Museoa: dinosauro hezurdura baten antzeko forma duena. Zientziazko museo elkarreragile bat da
  • L'Umbracle: Valentziako propioak diren landare espezieekin lorategitutako ibilbidea (palmondoak, ezplegua, erromeroa...) arku flotatzaileekin estalia, nondik Arte eta Zientzien Hiri osoko multzoa ikus daitekeen. Bere barnean, Eskulturen Ibilbidea du, aire librean dagoen arte galeria bat, gaur egungo egileen eskulturekin (Miquel Navarro, Francesc Abad, Yoko Ono eta beste batzuk).
  • L'Oceanogràfic: Europako akuariorik handiena da. Nenufar forma duen bere estaldura, Felix Candelak egindakoa da. Europako museo ozeanografikorik handiena da, 110.000 metro karratuko hedadura eta 42 milioi ur litrorekin
  • Sofia Erregina Arteen Jauregia: lau gela handirekin: Gela nagusi bat, Aula Magistrala, Anfiteatroa eta Ganbera Antzokia. Erakusketa gela. Musika eta arte eszenikoentzako erabiltzen da.
  • L'Assut de l'Or zubia, hegoaldeko ingurubidea Menorka kalearekin lotuko duena, eta, honen pilonoa, 125 metroko garaierakoa, hiriko tokirik garaiena izango dena.
  • Àgora: Estalitako gune bat, oraindik eraikitzen ari dena, non kontzertuak eta kirol ekitaldiak ospatzen diren, Teniseko Valentziako Erkidegoko Sari Handi berria, kasu.

Proiektatu ziren baina egin ez diren eraikinak:

  • Calatravaren dorreak: hasiera batean (2004. urtea), 280, 260, 240 eta 220 metro garai ziren lau etxe orratz egin asmo ziren. Gero, proiektua 308, 266 eta 220 metroko hiru etxe orratzetara (Valentzia, Castelló eta Alacant dorreak) murriztu zen. Eraikinak egitearen kostua 450 milioi euro izango zela zenbatetsi zen, eta horrek ekimena geldiarazi zuen.[2]
 
Ilunabarra Arte eta Zientzien Hirian, Felipe Printzea Zientzia Museoa, L'Hemisfèric eta Zubia aurretik ikusten direlarik

Proiektuaren sorrera aldatu

Antonio Ten Ros doktoreak, Valentziako unibertsitateko irakaslea, lehen aurreproiektua egin zuen, "Vilanova, Una Ciudad de las Ciencias para Valencia" izenekoa, 1989ko maiatzean Generalitatera ofizialki aurkeztu zena. Bere atzetik, 1990ean, aurreproiektu orokor bat idatzi zuen formalki, 92.650.000 pezeta (556.000 euro), Valentziako Unibertsitateak kudeatzen zuen. Antonio Ten Ros [2] 56 zientzialari, museo eta diseinatzailek osatutako taldea izan zen, 32 liburukitan, Lerma presidenteari, Generalitateko jauregian, 1991ko abenduaren 21ean.

Museoa, erdigunea izango zen, honengandik abiatuta, multzo bat egongo zelarik, erdi kulturala, erdi turistikoa "Valentzia toki enblematiko egiteko" balioko zuena, Lerma beraren hitzetan lanak aurkeztu zirenean, bi urte beranduago. Ciutat de les Ciències, Consellak ekimenari ematen zion izena zena, 370 metroko dorre batetaz, (garai hartako munduko hirugarren handiena) planetario batetaz, eta zientziari buruzko museoaz osatuta zegoen. Lanen gastu osoa 25.000 milioi pezeta (150 milioi euro) izango zela zenbatetsi zen; azkenean, ordea, 1.102.903.740,66 euro izango ziren (eraikinen ekipamendua kontuan hartu gabe, eta Àgorari oraindik estalki mugikorra jarri ez zaiolarik).[1]

Egitasmo hark, hasiera-hasieratik, oposizioaren mesfidantza piztu zuen. PPk, Zientzien Hirian, ekimenaren bultzatzaile ziren sozialisten egoa puzteko balioko zuen lan faraoniko bat ikusi zuen. Komunikazio dorrea izan zen kritika gehien jaso zituena. Hala eta guztiz ere, lanak, legezko ibilbideak jarraitu zituen bere eraikuntzarako.

Eraikitzea aldatu

Lanak hastea aldatu

1991ko maiatzean, Consellak, lurraldeak uztea onartu zuen, lau hilabete beranduago, Santiago Calatravak diseinaturiko egitasmoa aurkeztu zuen, eta, urte haren amaieran, lanak eman zitzaizkien enpresentzako zubi bezala balioko zuen enpresa publiko bat eratzeko baimena eman zuen. Lanak, 1994an hasi ziren.

Egitasmo haren barne historia, baina, ezberdina da. Museoa diseinatu zuen taldeak, ez zuen begi onez ikusi Santiago Calatravak eraikina pentsatzen zuen era, eta ezadostasun asko egon zen.

Lanak geldiarazi eta proiektua berriz definitzea aldatu

Lanak emanak eta dorrearen funtsezko zatiak eraikirik, PPk, Generalitateko presidentzia lortu zuen, eta, handik gutxira, egitasmoa geldiarazi zuen. Jose Luis Olivas, Ekonomia eta Hazienda kontseilariak, lanak geldiaraztea agindu zuen, eta gobernu autonomikoak, Zientzien Hiria, "filosofia ezberdin batekin" berriz diseinatuko zuela adierazi zuen. Polemikaz jositako lau hilabeteren ondoren, Consellak, Calatravaren egitasmoa berriz hartzea proposatu zuen, baina ez komunikazio dorrea, non ur iturri handi bat jarri zuen, "txorrotatxoa" bezala bataiatua komunikabideen aldetik.

Multzoaren birdefinizioak, artea gehitzen zion zientziari, Ciutat de les Arts i les Ciències edo Arte eta Zientzien Hiria osatzeko, Lermaren gobernuan proiektaturiko eraikinetako bi mantentzen zituena (zientzien museoa eta planetarioa), sozialisten ekimenaren ikur zen dorrea ordezkatzen zuen opera jauregi batengatik eta osagai berri bat gehitzen zuen: parke ozeanografiko bat (L'Oceanogràfic). Calatravak, bere hasierako lana berdiseinatu zuen, eta 1996ko ekainak 20an, bere bigarren egitasmoa aurkeztu zuen, non bera arduratuko zen eraikinetako hiru diseinatzeaz: L'Hemisferic giza begi eran, Arteen Jauregia eta Zientzien Museoa. Felix Candela mexikarrak, Calatravaren irakasleetako bat, eraiki zuen L'Oceanogràfic eraikina. Bi urte geldirik eman ondoren, lanak 1997an berrabiarazi ziren.

Inauguratzea aldatu

1998ko apirilean ireki zituen ateak L'Hemisfèricek. 11 hilabete beranduago, hauteskundeen atarian, Eduardo Zaplana presidenteak, Felipe Printzea Zientzien Museoa inauguratu zuen, lanak oraindik amaitu gabe zeuden arren. Museoa, jendearentzako, 20 hilabete beranduago ireki zen. 2002ko abenduak 12an, L'Oceanogràfic ireki zen, Europako akuariorik handiena. Eta, 2005eko urriak 8an, multzo osoa, Arteen Jauregiaren irekierarekin amaitu zen, Filmotekaren egoitza izaera galdu zuena opera antzoki bihurtzeko, honen diseinua, Calatravaren beste eraikin baten oso antzekoa delarik: Tenerifeko Auditorioarena.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu