Artavasdes I.a Armeniakoa (armenieraz: Արտավազդ Առաջին) Artaxias I.a Armeniakoa Armeniako erregearen eta Satenik erreginaren semea izan zen. Bere aita K.a. 160 edo K.a. 159an hil ondoren, Armeniako errege bihurtu zen, bertan, K.a. 160 edo K.a. 159 eta K.a. 115 bitartean gobernatu zuelarik.

Artavasdes I.a
Armeniako erregea

Bizitza
JaiotzaK.a. II. mendea
HeriotzaK.a. 115 ( urte)
Familia
AitaArtaxias I of Armenia
AmaSatenik
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaArtaxiad Dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaArmenian mythology (en) Itzuli

Bere erregealdian, Artavasdesek, Partiar Inperioak Armenia inbaditzeko egin zituen saiakera ugari kanporatu zituen, baina Mitridates II.a Partiakoak garaitu zuen, Ekialdeko Armenia osatzen zuten lurraldeak erantsi, eta Artavasdesen seme zen Tigranes I.a Armeniakoa bahitu bezala hartu zuena. Hil zenean, bere oinordekoa, Tigranes I.a izan zen.

Cyril Toumanoff historialariaren arabera, Artavasdes izan zen, Erdi Aroko georgiar urte liburuen arabera, Iberian tartean sartu zen erregea, bertako noble batek eskatuta, eta bertako tronuan bere seme Arshak jarri zuena. Horrela, Artavasdes izango zen Iberia kaukasiarrean Artaxidar dinastia ezarri izanaren arduraduna.


Aurrekoa
Artaxias I.a
Armeniako Erregea
K.a. 160/K.a. 159-K.a. 115
Ondorengoa
Tigranes I.a Armeniakoa


Aurrekoa
Artaxias I.a
Artaxidar dinastia
K.a. 160/K.a. 159-K.a. 115
Ondorengoa
Tigranes I.a Armeniakoa