Arthur Ira "Art" Garfunkel (New York, 1941eko azaroaren 5a-) abeslari estatubatuarra, ezaguna batik bat Paul Simonekin batera osatu zuen Simon and Garfunkel musika bikoteagatik.

Art Garfunkel

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArthur Ira Garfunkel
JaiotzaForest Hills1941eko azaroaren 5a (82 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaJuduak
Romanian Americans (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Kim Garfunkel (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea 1961) : Arkitektura
Forest Hills High School (en) Itzuli 1958) high school diploma (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea 1965) Artean graduatu : artearen historiaren ikerketa
Teachers College (en) Itzuli
(1965 - 1967) Arte-masterra : matematika-irakaskuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, kale-artista, poeta, aktorea, kantugilea, abeslaria, telebista-aktorea eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Genero artistikoarock
Ahots motatenorra
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaColumbia Records
Atco Records
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

artgarfunkel.com
IMDB: nm0307316 Allocine: 36336 Rottentomatoes: celebrity/art_garfunkel Allmovie: p25938 TV.com: people/art-garfunkel IBDB: 98876
Facebook: OfficialArtGarfunkelPage MySpace: artgarfunkel Spotify: 6kEsKkXuE4olX7m3mNLZkS iTunes: 269000 Musicbrainz: fc0a5289-4b77-4246-9c8d-857c8b617f5d Songkick: 389711 Discogs: 253432 Allmusic: mn0000504815 Deezer: 3337 Edit the value on Wikidata

Art Garfunkel eta Paul Simonek eskolan ezagutu zuten elkar, eta Tom and Jerry bikotea osatu zuten hasieran. Arrakasta handiko kantu bat grabatu zuten (Hey Schoolgirl), eta jendaurrean jotzen ere hasi ziren, baina ohiko ikasketak egiten segitu zuten, ikasketa musikalen ordez. Garfunkelek arkitektura eta matematika ikasketak egin zituen. Bien bitartean, elkarrekin kantatu zuten, baina hasierako rock and rolla alde batera utzi eta Simonen folk kantuak hobetsi zituzten.

Simonek hartu zuen kantuak idazteko ardura, eta Garfunkelek moldaketak egin zituen. Handik aurrera beren benetako izenez agertu ziren jendaurrean: Simon and Garfunkel. 1964an argitaratu zuten lehen diskoa, Wednesday Morning, 3 AM. Diskoak ez zuen oihartzun handirik izan, baina bi urte geroago izugarrizko arrakastarekin kaleratu zen ostera, The Sounds of Silence (Isiltasunaren hotsak) titulupean. 1960ko hamarraldiaren bukaerarako arrakasta handiko kantu sorta ederra lortu zuten: The Boxer, Mrs. Robinson eta Bridge over Troubled Water. Arrakastarekin batera, baina, Simon eta Garfunkelen arteko harremana desegiten joan zen, Garfunkelen antzezle izateko nahiagatik, neurri batean.

Banandu ondoren, Simonek musikarekin segitu zuen eta Garfunkelek zineman zenbait saio egin zituen: Catch 22 (1970), Carnal Knowledge (1971) eta, eten luze baten ondoren, Boxing Helena (1993). Horrez gain, zenbait disko grabatu zituen bakarlari gisa, arrakasta handiz: Angel Clare (1973), Breakaway (1975). 1978an berriro elkartu zen Simonekin, eta James Taylorrekin batera, Sam Cookeren bertsio arrakastatsu bat kantatzeko: (What a) Wonderful World. Elkarrekin kantatu zuten, halaber, doako kontzertu jendetsu batean, New Yorkeko Central Parken. Nazioarteko jira bat egiteko saioak huts egin ondoren, bakarkako lanari ekin zion ostera: Garfunkel (1989), Up 'Till Now (1993).

Bakarkako diskoak aldatu

  • Angel Clare (1973)
  • Breakaway (1975)
  • Watermark (1977)
  • Fate for Breakfast (1979)
  • Scissors Cut (1981)
  • The Art Garfunkel album (1984)
  • The Animals Christmas Album (Amy Grantekin batera) (1986)
  • Lefty (1988)
  • Garfunkel (1989) (bilduma)
  • Up 'til Now (1993)
  • Across America (zuzenean) (1997)
  • Songs from a Parent to a Child (1997)
  • Everything Waits to Be Noticed (2002)
  • Some Enchanted Evening (2007)

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Art Garfunkel  


  Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.