Arrosa Uharteko Errepublika

Arrosa Uharteko Errepublika (Esperantoz: Respubliko de la Insulo de la Rozoj; Italieraz: Repubblica dell'Isola delle Rose) iraupen laburreko mikronazioa izan zen, Adriatikoan egindako plataforma batean kokatua, Rimini probintziako (Italia) kostatik 11 kilometrora[1]. 1968ko maiatzaren 1an, Nazioarteko uretan eraikitako plataforma artifizial bat errepublika independente aldarrikatu zuten Italiako kostan. Arrosen Irlako Errepublika Esperantista izena jarri zioten.

Esperanta Respubliko de la Insulo de la Rozoj


Isola delle Rose.jpg
Geografia
Hiriburua
44°10′49″N 12°37′20″E
Azalera0,004
Administrazioa
Gobernu-sistemaErrepublika
PresidenteaGiorgio Rosa
Demografia
Biztanleria1 (1968)
Dentsitatea2.500 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Historia
Sorrera data: 1968ko maiatzaren 1a
Bestelako informazioa
Arrosa Uharteko errepublika

Historia aldatu

Italiako ingeniari Giorgio Rosak eraiki zuen. bere burua presidente bihurtu eta estatu independente izendatu zuen 1968ko maiatzaren 1ean.[1] Publikoari 1967ko abuztuaren 20an irekin zen. Arrosa Uharteak bere gobernua, dirua, posta-bulegoa eta saltokiak zituen, eta hizkuntza ofiziala esperantoa zen[1]. Hala ere, ez zuten inoiz estatu subirano gisa onartu munduko ezein herrialdek. Italiako gobernuak uhartearen sorreraren atzean Rosak turisten dirua biltzeko eta zerga nazionala ez ordaintzeko saiakera ikusi zuen, eta Arrosa Uhartea 1968ko ekainaren 26an okupatu zuten Italiako polizia-indarrek. Ontziz blokeatuta egon ostean, 1969ko otsailean eraitsi zuten.[2]

2000. urteko lehen hamarkadaz geroztik, Arrosa Uhartearen historia ikertua izan da, haren sorreraren asmo utopikoan oinarrituta.[3]

Ezaugarriak aldatu

Italiaren ur administratibotik kanpo 11.612 metrora eraiki zuten. Taberna bat ireki eta jende askoren arreta deitu zuen sortzaileak, bertan Italiako legea ez zela errespetatu beharrik eginiko aldarrikapen utopikoekin. Errepublikak 400 m² zituen. Pasaporte, moneta eta zigilu propioak atera zituzten eta esperantoa izendatu zuten hizkuntza ofizial.[4]

Italiaren ur administratibotik kanpo 500 metrora eraiki zuten. Pasaporte, moneta eta zigilu propioak atera zituzten eta esperantoa izendatu zuten hizkuntza ofizial. 55 egunera Italiak militarki okupatu eta 1969ko otsailean eraitsi zuen. Giorgio Rosa ingeniariaren proiektua izan zen.

Filma aldatu

2020an Sydney Sibilia zuzendariak uhartearen historia L'incredibile storia dell'Isola delle Rose umorezko filmean jaso zuen. Sibiliak eta Matteo Rovere ekoizleak Rosa ingeniaria ezagutu zuten 2017an hil baino lehen, 92 urte zituela. Hain liluratuta geratu ziren osagai komikoekin, baina baita politikoekin ere, zinemarako bertsio barregarria sortzea erabaki baitzuten. Ekoizpena Netflixen eskutik eraman zen aurrera.[5]

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu