Arrisku (ziurgabetasuna)

Arriskua desiragarria ez den gertaera bat izateko posibilitatea da. Terminoa maila eta arlo zenbaitetan aplikatzen da: ekonomian, adibidez, arriskua erabaki batek emaitza ezberdinak ekartzen ditueneko egoera da eta gertaeren aldakortasunarekin lotzen da; segurtasun arloan, berriz, arriskua edo perila pertsona eta ondasunei kalteak ekar diezaizkiekeen egoera da. Ziurgabetasunarekin estu loturik dagoen kontzeptua da: arriskua ondorio ez desiragarriak nahiz kaltegarriak ekar ditzakeen ziurgabetasuna da, ondorio horien emaitzak euren probabilitateekin batera azalduz zehazten dena.

Arriskuaren aurrean pertsonek nola jokatzen duten, modu deskribatzaile batez alegia, eta nola jokatu beharko luketen, modu normatibo batez alegia, erabaki-teorian aztertzen da. Teoria horretan, irizpide anitz proposatzen da arrisku-egoeretan erabakitzeko: emaitzen aniztasunaren aurrean itxaropen matematikoa baliatuz edo giza portaerara hurbiltzeko ahaleginetan, utilitate-funtzioak baliatuz, besteak beste.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.